Dokuteka
Agerraldia 5 Atala 3
TXEMA: Adarrik ez jo, mesedez, Maite! Neuk esango dizut... zure amonarengan pentsatuz asmatu dut.
MAITE: Orduan, argi dago. Memoria freskatzeko tresna bat!
TXEMA: Ez preziso!
MAITE: Ba, horixe adinakorik ez luke, ba, gure amonak!
TXEMA: Hori baino askoz ere erabilgarriagoa!
MAITE: Gaztetzeko aparatu bereziren bat, orduan! Ez dakit hori baino gauza erabilgarriagorik egon ere egon litekeen gure amonarentzat, behintzat!
TXEMA: Nahikoa da, neska! Irratiaren bolumena neurri batetik gora igotzen uzten ez duen aparailu bat! Zer iruditzen zaizu?
MAITE: Tira, tira! Hori lehen ere badauka irratiak berak... baina alferrik! Ikusten duzu zer jaramon egiten dion gure amonak!
TXEMA: Ez, baina... ez duzu ulertu.
MAITE: Horixe ulertu dudala!
TXEMA: Begira! Tresna hau irratiari jarri, eta inola ere ez du bolumena igotzeko modurik izango. Patentatzea bakarrik falta, Maite! Hori egin eta modelo bera telebistari egokitu...
MAITE: Nire amarentzat, ezta?
TXEMA: Beno, edozeinentzat! Ez uste arazo hori zuen etxean bakarrik daukazuenik!
MAITE: Bai, badakit! Gure bizilagunek tokadiskoarekin daukate arazo berbera.
TXEMA: Horregatik, ba! Berehala moldatu liteke toka-diskoarentzat ere!
MAITE: Etzazu gaizki hartu, Txema, baina ez diot nik horri halako arrakastarik ere...
TXEMA: Baietz, ba, Maite, baietz! Etorkizun handiko inbentu bat dela hau!
MAITE: Baina arazoa ez da izaten irratia, telebista edo dena delakoa bajuago ezin jarri ahal izatea. Arazoa da amonak edo amak, berdin dio, beraiek jartzen dutela irratia edo telebista behar baino altuago!
TXEMA: Horrexegatik, ba! Zuk nire tresna hau erosten duzu, etxera eraman, inor konturatzeke, kasu honetan zure ama edo amona konturatzeke, tresna hori irrati eta telebistari jarri, eta...
MAITE: Eta gure etxean gerra zibila! Beno, ez ote dakit, ba, nik! Gerra zibila, aurretik amonaren gorraizea sendatzen ez baduzu, behintzat! Ai, Txema, Txema..! Ene! Aizu! Txema...
