Dokuteka
Agerraldia 5 Atala 2
TXEMA: Gau osoa lorik egin gabe pasa dut.
MAITE: Ez zara bakarra.
TXEMA: Baina bai gustura! Oraintxe bai pozik!
MAITE: Ni baino hobeto zaude! Afari bat zutela, baina, ba... garaiz etxeratuko zirela. Garaiz etxeratu! Hark bai esan! Goizeko bostetan etorri dira Marijose eta biak! Ni hantxe... umeen gelara bueltaka!
TXEMA: Nirekin gelditu bazina...
MAITE: Orduko mila pezeta gutxiago nik, inbentore jauna!
TXEMA: E, e... lasai! Inbentuek gauza askotarako balio izaten dute, eta nire oraingo honek aberasteko ere bai; aberasteko, e!
MAITE: Halakoren batean!
TXEMA: Ez, ez, derrepente! Pentsa! Bederatzietan sartzen naiz lanera, baina batere ez joatekotan ere banago.
MAITE: Ba, nik esateak ezer balio badizu, nik zu izatera, lehendabizi, aberastu arte itxarongo nuke, badaezpada ere!
TXEMA: Bai, baina hori ere ez da horrela! Begira, lanera joango ez banintz, askoz ere denbora gehiago edukiko nuke inbentutarako; eta, jakina, horrela, aberastu ere halaxe egingo nintzateke, askoz ere errazago eta lehenago.
MAITE: Edota lehenago goseak hil!
TXEMA: Oraingoan ez! Pentsatu ere ez zenuke egingo zer asmakizun daukadan esku artean!
MAITE: Ez, ba, izan ni inbentore!
TXEMA: Ezta beharrik ere, ni nagoen bitartean!
MAITE: Zaude! Ea... Oiloak perratzeko makina! Ezta ere, ezta ere... argi beltza!
