Dokuteka
Agerraldia 5 Atala 4
TXEMA: Zer?
MAITE: Begira-begira!
TXEMA: Zer? Nora?
MAITE: Han, han! Begira... han doan hura, Txema...
TXEMA: Bai.
MAITE: Ez al da amona, gure amona?
TXEMA: Aizu, badu antza! Bera dela esango nuke, gainera!
MAITE: Noski baietz!
TXEMA: Bai, bai, bera da.
MAITE: Ez da posible!
TXEMA: Paseatzera irtengo zen.
MAITE: Paseatzera? Gure amona ez da inoiz paseatzera irteten!
TXEMA: Gaur, behintzat, bai; hara hor!
MAITE: Aizu, eta zer du, ordea, horrek batera eta bestera begira?
TXEMA: Zerbaiten beldur ote den esan liteke, ezta?
MAITE: Bai, inork ikusterik nahiko ez balu bezala!
TXEMA: Horrelako zerbait, bai.
MAITE: Zer ote dabil?
TXEMA: Neska, neska, utziozu!
MAITE: Hauxe gauza arraroa!
TXEMA: Ez da hainbesteraino!
MAITE: Ordu hauetan, gainera!
TXEMA: Adineko jendearekin badakizu! Gure aitona ere gutxien uste duzunean irteten da buelta bat ematera.
MAITE: Ezin dut, ba, sinistu!
TXEMA: Haize pixka bat hartzeko gogoa etorriko zitzaion.
MAITE: Goizeko orduotan?
TXEMA: Bederatziak. Ez da haizea hartzeko ordurik egokiena ere, baina...
MAITE: Bederatziak? Ez naiz klasera iristen! Ez naiz, ba, amona zertan dabilen jakin gabe geratuko!
TXEMA: Zurekin joango naiz!
MAITE: Ez, ez, alde! Zoaz lanera!
TXEMA: Lagunduko dizut!
MAITE: Ezta pentsatu ere, Txema! Utzi amona nire kontu, eta zuk, badaezpada ere, hobe izango duzu bulegora joan eta hango lanik ez galtzea.
TXEMA: Baina...
MAITE: Segi hemendik! Eta beste inbenturen bat asmatzen duzunean, abisatu; bale?
TXEMA: Orduan, amonarentzako honek...
MAITE: Amonarentzako inbentu horrek ezer ez, Txema. Horrekin ez zoaz inora. Ez da zu desilusionatzeagatik, baina uste dut... Beno, banoa, banoa amona galdu baino lehen!
