Dokuteka
Agerraldia 5 Atala 5
MAITE: Nora ote doa amona? Iheska... Iheska doa, gainera! Sorgina halakoa! Ez ote zait niri pertsona normal bat parean tokatuko!
Bat-batean Carolina inguratu zaio.
CAROLINA: Maite!
MAITE: Normal bat, gero...! Egun on, Carolina! Zer moduz?
Bi musu masailetan.
CAROLINA: Oso arduratuta nago, Maite. Zer zabiltza ordu hauetan?
MAITE: Ba, klasera nindoan, baina... berandu samar zela eta...
CAROLINA: Aizu, laztana, ez da hau tokirik egokiena kontu hauetaz hizketan hasteko, baina oso arduratuta nauka zure ama horrek: lehen nire preokupazioekin nahikoa ez dela... oso arduratuta, ordea, e!
MAITE: Zer du, ba?
CAROLINA: Atzo bertan ere malko bizian topatu nuen zuen etxera joanda.
MAITE: Bai, nik ere ikusi nuen.
CAROLINA: Eta jakin badakit gajoak asko sufritzen duela.
MAITE: Bai, telenobelak ikusten jartzen da, eta...
CAROLINA: A zer-nolako bizimodua tokatu zaion! Ez da nirearen parekoa, badakit, ni askoz hobeto bizi naiz... Ba, atera kontuak... ni gaizki bizi banaiz, bera nola bizi den!
MAITE: Zergatik ez dugu lasai-lasai kafetxo bat hartzen?
CAROLINA: Ez dakizu nola eskertuko nizukeen! Gainera, norbaitekin hitz egin beharra daukat. Berarenganaino iristen saiatzen naiz, baina ezin... ezin! Erabat ixten baitu bere burua.
MAITE: Ba, guzti hori eta beste zerbait ere argitu beharra daukagu, Carolina.
