Dokuteka
Agerraldia 5 Atala 6
Irratiaren bolumena oso altu dago, ohi bezala.
AMA: Ama! Ama! Egunetik egunera gutxiago entzuten du. Jesus! Denok gor bihurtu behar gaitu, gainera! Ama! Bolumen hori jaitsiko al du, mesedez? Alferrik jardutea! Nik daukadan buruko mina, eta goiz-goizetik zarata honekin esnatu behar! Gainera, nik ez dakit zer demontretan jarri behar duen irratia hain altu, gero notizia bat bakarrik ere ulertuko ez, ba! Ama! Begirik itxi gabe egon naiz gau osoan, eta lo pixka bat egin nahi nuke! Seguru nago, ba, entzuten nauela, e! Baina ez! Segi hortxe, propio... ni nondik izorratuko! Ba, badago, ba, pixka baterako ni joan zain badago! Ama! Alferrik dela! Oraindik horrelako ero-etxerik! Sinistekoa al da, ba, sinistekoa al da!
Goizeko taberna batean egon ohi den giroa. Lasaiagoa. Musika pixka bat.
