detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 6 Atala 3

TXARO: Nik uste hilabete barru plazaratzeko moduan izango garela.

TXUSMA: Bai, eta non?

TXARO: Ba, horrekin ere izango diagu buruhausterik! Ez duk batere erraza ezagutzen ez gaituen jendeari onak garela sinistaraztea!

TXUSMA: Hik erraz egingo dun hori ere, gu komentzitzea egin dun, behintzat, eta!

TXETE: Aizan, eta hori ere hik egin behar al dun?

TXARO: Hi! Egin ezak herorrek. Ez zaidak batere gaizki etorriko lan hori beste norbaiten esku uztea!

TXETE: Ez dinat horregatik esaten, neska! Ez al dute, ba, denek ere horrelako errepresentante edo ordezkariren bat izaten?

TXUSMA: A bai! Eta entseatzeko lokal bat, eta publizitate-kanpaina bat eta emanaldien programa zehatz bat... Horiek profesionalen kontuak dituk, aktoreen kontuak, bale!

TXARO: Gu ere aktoreak gaituk!

TXUSMA: Joe! Zer esatea nahi dun? Hi hala izango haiz, ez dinat dudarik egiten, baina besteok... edo ni, behintzat...

TXARO: Hi ere bai, Txusma! Nahi izatea aski, lortu nahi dena lortzeko.

TXUSMA: Hik badakin ni...

TXARO: Hi aktore izango haiz.

TXETE: Dedio, ederki ari zarete! Orduan, nik lokala lortu nahi dudala... eta horrekin bakarrik, bale? Beste gabe? Lokala nahi dudala eta lokala lortu!

TXARO: Ez hadi babotu, Txete! Joe! Hori ez duk berdina. Baina hi egon hadi lasai! Hori ere aterako duk eta!

TXETE: Astebeteko epea ematen dinat. Ez badun ateratzen, ni banian!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653606

x61pViewCountWAR

812

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR