detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 5 Atala 11

MAITE: Bale! Beste kontu bat, Carolina!

CAROLINA: Ikusten? Serioegia zara, neska!

MAITE: Baita esan behar dizudan hau ere halaxe da, serioegia!

CAROLINA: Jesus, edozein beldurtzeko ere!

MAITE: Ez nuke, ba, hori ere nahi!

CAROLINA: Bai badakit, baina...

MAITE: Aizu, Silvia horrek, telenobelako horrek, alegia, amoranterik ba al du?

CAROLINA: Silviak?

MAITE: Silvia esan ez duzu, ba? Amaren pare-parekoa den telenobelako protagonista hori? Ba al du horrek amoranterik?

CAROLINA: Ba... bai.

MAITE: Eta aspaldidanik?

CAROLINA: Ba, hortxe berrogeita hamarren bat kapitulu edo hasiko ziren horien maitakeriak.

MAITE: Eta juxtu-juxtu atzo bukatu ziren, ezta? Beren harreman hori atzo bukatu, alegia...

CAROLINA: Bai, bihotza, eta nola, gainera! Inork ez genuen espero, baina hori ere bukatu, atzo bukatu!

MAITE: Eta, jakina, horregatixe atzo gure amaren negar eta malko guztiak!

CAROLINA: Bai, ez baitzuen berak ere espero, maitea! Nola, ba, biak ere hain elkar maite eta hain... hain benetan maite eta? Eta hori, Flaviok inoiz dibortziorik emango ez diola jakinik, gainera, ez baitzaio komeni! Nik uste oso garbi dagoela: diru guztia Silviaren familiarena da, eta dibortziatzen badira... adios bere poxak eta xoxak! Noizko berriz aberastu?, Den bezalakoa izanda, gainera! Baina, hori bai, Luziorena beste kontu bat zen. Biak ziren txikitako lagunak, eta nola maite?, nola maite, ordea! Jakingo bazenu...

MAITE: Eta zergatik haserretu eta banatu dira, orduan?

CAROLINA: Bistan dago, ba! Luziok sufritzerik ezin eraman zuelako Silviak; eta bestetik, berriz, Luziok ere garbi zeukalako Silviak beti gezurretan ibili beharko zuela. Ondotxo zekiten gauza horiek, luzarora, beti min eman besterik ez dutela egiten. Ez dugu hori oraintxe ikasi!

MAITE: Beno, Carolina, txoro-kontutik nahikoa dugu! Nire galdera hau da: nire amak ba al du amoranterik?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653467

x61pViewCountWAR

635

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR