Dokuteka
Agerraldia 6 Atala 6
MAITE: Eta zuri ere gauza bera esaten dizut, e, amona! Ikusi zaitut kalean, eta zeuk atera zeure kontuak, ez zara umea eta! Nazkatu naiz etxe honetako teatroaz! Eta badakizu, e, etxetik irten ala ez irten, hemendik aurrera irrati hori bajuago, serio ikasten hasi beharra daukat eta! Eta ez dut berriz esango, e!
AMONA: Ea, polit hori... gauzak gaizki joan al zaizkizu gaur eskolan?
MAITE: Ez nauzu engainatuko, amona! Begira gero, e!
AMONA: Baina, alabatxo, ez zaitez nirekin haserretu!
MAITE: Ondo asko dakizu ez naizela zure alaba. Baina hala naizela uste baduzu, zoaz sukaldera, eta hasi amarekin batera bazkaria prestatzen. Nazkatu naiz oraintxe denon neskame izaten!
AMONA: Neskame berri bat ekarri beharko dugu, orduan!
MAITE: Nahi baduzu zaharra ekarri. Nik ordainduko dudanagatik!
AMONA: Ba, ezagutzen dut kale-baserriko neska bat, txukun samar moldatuko litzatekeena.
MAITE: Ba, ekarri, ba, nahi baduzu!
AMONA: Ez dakit orain non izango den, baina garai batean markesaren etxean zerbitzen egona da; harixe esker sartzen ginen gu etxe barrura, markes jauna kanpoan zenean, jakina. Hura bai palazioa! Dotorea!
MAITE: Esan dizut nahi duzuna egiteko! Hor konpon!
