Dokuteka
Agerraldia 6 Atala 7
Telefonoa "riiiing", behin baino gehiagotan.
AMA: Inork ez al du telefonorik hartu behar?
"Riiing" berriro.
AMA: Neronek jaiki beharko dut azkenean... buruko min honekin!
Telefonoa hartu du.
AMA: Bai?
AITA: Maritere?
AMA: Zer da?
AITA: Maite hor al dago?
AMA: Baietz uste dut. Maite!!! Maite!!!
AITA: Ezta Buckingham balitz ere!
AMA: Ba, ez da, ba, azaltzen; joana izango da.
AITA: Aizu, Maritere, galdera bat...
AMA: Buruko minez akabatzen nago
AITA: Erraz-erraz bat... ama hor egon al da goiz osoan?
AMA: Baina zer demontre duzue zuek gaur amonarekin? Noski etxean egon dela! Non egotea nahi duzue, ba?
AITA: Kalean ikusi baitut!
AMA: Baina besteren bat izango zen!
AITA: Nire ama ezagutzeko gauza ez naizela uste al duzu?
AMA: Nik zer dakit, ba? Denbora galtzeko nago, ba, oraintxe, nik daukadan buruko minarekin!
AITA: Beno, esaiozu Maiteri berarekin hitz egin beharra daukadala. Geroxeago deituko diot berriz.
AMA: Ba, deitzen badiozu, zerorrek esan, aditu? Adio!
AITA: Adio, sinpatika!
