detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 10 Atala 10

AMONA: A zer-nolako inbidiak sortzen dituen inguruan... Jakingo bazenu! Eta... berak ere badaki hori, e, ...ez, ba! Horregatik esaten nizun, beste horrekin... Ez dakit zer dabiltzan, baina ezer onik ez. Orain, jakina, berak ikusiko du zer egiten duen. Hasieran, bai, hasieran... denak Benidorra zihoazela eta... ea gu ere zergatik ez ginen joaten...

CAROLINA: Horixe! Orain izaten diren aukerekin, gainera!

AMONA: Ez, ba, begira... Behin izan naiz ni eskursio horietako batean, eta, hara, erabat tristetuta etorri nintzen. Jarri han zahar guztiak batera eta...

CAROLINA: Gaizkitxo.

AMONA: Horixe ez, ba, niri gustatzen! Ezta... ez, ez! Eta honek, berriz, joan egin behar genuela eta joan egin behar genuela! Azkenean zer egingo eta... oraingoek egiten duten gauza bera: bera bakarrik joan. Geroztikako berririk ez dut, baina esaten dizut, beste horrekin...

CAROLINA: Horrekin? Ezta ezer ere, emakumea! Zu gabe...?

AMONA: Ez dakit, ba... gaur ere ez dit begiratu onik bota, eta banago... Baina, ene! Seiak al dira dagoeneko? Izan ere, hizketan hasi, eta isiltzen ez dakigu. Esango duzu zuk "hauxe emakume..." sorgina esatera nindoan. "Besteren aterkiaz jabetu, eta, gainera, berriketa guzti hauek..." Ai! Barkatuko al didazu, askotan ez baitugu norekin hitz eginik ere izaten, eta horixe, zu bezalako bat parean tokatuz gero, harexek agoantatu behar gure petralkeriak. Barkatuko didazu atrebentzia.

CAROLINA: Mesedez, Maria Teresa, horretarako eta gehiagotarako konfiantza bada gure artean, e!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653260

x61pViewCountWAR

662

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR