Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 11
AMONA: Eskerrak, eskerrak! Oraindik ere bada borondateko pertsonarik bazterretan! Eta zure izena nola da?
CAROLINA: Nire izena?
AMONA: Bai, ala lehen esan didazu? Barkatu, baina nire memoria hau...
CAROLINA: Carolina naiz.
AMONA: Izan ere... bai, bai, Carolina. Ba, pozten naiz, urte askotarako! Aizu, hementxe geratuko naiz ni, mezatarako ordua ere oraintxe dut eta!
CAROLINA: Nahi duzun bezala. Baina lasai, e, Maria Teresa, eta kendu burutik susmo txar guzti horiek, e!
AMONA: Ai, erraza balitz! Baina saiatuko naiz, bai. Gure Jainkoak lagunduko ahal digu konfiantza izaten behinik behin!
CAROLINA: Bai, emakumea; lagunduko ez dizu, ba!
AMONA: Beno, beste bat arte, ba! Estimatzen dizut egin didazun mesedea, zuri eskerrak ez naiz ia busti ere egin!
CAROLINA: Ez daukazu ezer eskertu beharrik, Maria Teresa.
