Dokuteka
Agerraldia 6 Atala 8
Telefonoa berriro joka.
AMA: Maite! Maite! Baina non demontre sartu da neska hau? Ez al duzu telefonoa entzuten? Azkenean hau ere nik!
Hartu egin du.
AMA: Bai?
CAROLINA: Kaixo, Maritere!
AMA: A, Carolina, zu al zinen?
CAROLINA: Ui! Nor nahi duzu, ba, izatea?
AMA: Ez, ba... normalean dei guztiak nola Maiterentzat izaten diren...
CAROLINA: Ba, neu nauzu, ba!
AMA: Ederki! Aizu, Carolina...
CAROLINA: Oso egun txarra gaurkoa ere.
AMA: Egun txarra? Ai, nire tokian bazeunde, jakingo zenuke zer den egun txarra! Buruko minak puskatzen, Carolina, puskatzen, e!
CAROLINA: Ni bezalaxe, orduan.
AMA: Jesus! Ez dugu, ba, gaitzen bat izango?
CAROLINA: Ez dut uste, larririk ez, behintzat, laztana!
AMA: Ni preokupatzen hasita nago!
CAROLINA: Aizu, laztana... zera, gaur ez daukat, ba, joaterik!
AMA: Baina, Carolina!
CAROLINA: Ez, ba, bihotza. Gaur nahiago dut arratsalde guztian ez jaikitzea, badaezpada ere!
AMA: Aizu, baina... oso gaizki nago, Carolina!
CAROLINA: Sendatuko zara, ikusiko duzu!
AMA: Nola esan dezakezu hori?
CAROLINA: Uste dut gaurko kapitulua oso ona dela!
AMA: Nork esan dizu?
CAROLINA: A! Txori txiki batek, Maritere! Gaur ez bada bihar, Luzio Silviaren ondora itzuliko omen da!
AMA: Ez da egia!
CAROLINA: Bai, bihotza, bai! Ikusiko duzu. Eta deskantsatu, e, deskantsatu!
AMA: Saiatuko naiz, saiatuko naiz! Aizu, orduan, bihar etorriko zara, ezta?
CAROLINA: Ba, ni ere saiatuko naiz, laztana. Adio!
AMA: Agur bai!
Telefonoa eskegi du.
AMA: Luzio Silviarengana berriz... Nork sartu ote dio ziri hori gajoari? Hobe bai!
