Dokuteka
Agerraldia 7 Atala 2
Telefonoa "riiiing".
AMA: Nor ote da orain?
Telefonoa hartuz.
AMA: Bai?
TXARO: Maite?
AMA: Ez, Maritere naiz.
TXARO: A, kaixo. Eee..., Maite etxean al da?
AMA: Bai, nor zara?
TXARO: Txaro, bere lagun bat.
AMA: A, bai! Kaixo, Txaro! Pozten naiz deitzeaz... Zera, aizu, zuk ba al dakizu Maiteri ezer berezirik edo gertatzen ote zaion?
TXARO: Ezer berezirik?
AMA: Bai, normala ez den zerbait, edo...
TXARO: Berezi-berezia... ba, ez dakit. Zer du, ba?
AMA: Ez, ez... Hortxe dago, ba, ohean etzanda eta!
TXARO: Nekatuta egongo da.
AMA: Ez nago, ba, hain seguru! Badu zerbait!
TXARO: Joe! Eta harritu egiten al zara, etxean ematen diozuen lan guztia eman eta gero? Aizu, Maritere, barkatu, baina bost duroko bat besterik ez daukat. Esango al zenioke Maiteri jartzeko, presa handiko gauza ere bada eta?
AMA: Eta zer da, ba, hain urgentea?
TXARO: Jo, zuri kontatzen hasten banaiz, adios nire bost durokoa!
AMA: Beno, beno, itxaron... Maite! Txaro telefonoan! Bost duroko urgentzia bat!
MAITE: (Gelatik) Esaiozu nahi badute bihar etortzeko.
AMA: Aizu, Txaro, bihar etortzeko nahi baduzu.
TXARO: A, bale, primeran! Aizu, zu ere konforme?
AMA: Horixe, etorri lasai! Daukana daukadala, ea zu ikusita pasatzen zaion. Agur, Txaro!
TXARO: Agur, bai!
