detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 7 Atala 1

Sukaldeko lanetako ohiko soinuak. Kazolaren bat, platerak...

AMONA: Nik ez dakit ezer, e!

AMA: Seguru?

AMONA: Seguru!

AMA: Ba, ume honek zerbait badu. Ez da normala hartu duen jarrera hori.

AMONA: Enamoratu egingo zen.

AMA: Hala uste al du?

AMONA: Ez dakit, ba. Gure garaian lehenik enamoratu, eta, ondoren, ezkondu egiten ginen. Orain, berriz, badirudi enamoratu orduko dibortzioan pentsatzen hasten direla. Horrelako zerbait izango du, lehengoan etorri zen itxura oneko mutil hura ezagutu eta gero.

AMA: Hori ote du, ba? Izan ere, zer-nolako lagunartea duen ere ez dakigu. Ai ama!

AMONA: Zer?

AMA: Ez da, ba,...

AMONA: Zer astakeria bururatu zaizu orain?

AMA: Pentsatze hutsak ere... Ez zen, ba, drogatzen hasiko?

AMONA: Ez dut uste.

AMA: Eta nola daki hori? Oso zaila omen da antzematea, e!

AMONA: Nik azkar asko antzemango nioke.

AMA: Duela gutxi nire ezagun bati gertatu zaio kasu hauxe bera. A zer-nolako disgustua! Eta ez pentsa mutilari antzematen zitzaionik, e! Ezagutzen nuen nik: oso planta oneko gaztea, baina begira!

AMONA: Baina horretarako... nik ez dakit, baina... ez al dute diru asko behar izaten?

AMA: Hala diote.

AMONA: Ba, gure honek dirua etxera ekarri besterik ez du egiten; eraman inoiz ez, nik dakidala, behintzat!

AMA: Ez, ez, horretan arrazoi du...

AMONA: Auskalo! Baina oraingoz dakigun gauza bakarra da nazka-nazka eginda dagoela, niri esan didanez, behintzat.

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653189

x61pViewCountWAR

685

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR