Dokuteka
Agerraldia 7 Atala 5
Telefonoak "riiiiing" berriro. Hartu egin du.
AMONA: Nor da?
AITA: Kaixo, ama! Pedro naiz.
AMONA: Eta?
AITA: Gogoratzen al zara nor naizen?
AMONA: Gogoratuko ez naiz! Txoratzen hasi al zara, edo zer?
AITA: A, beno... Aizu, Maite hor al da?
AMONA: Bai, baina alferrik, ez dago telefonoa hartzeko moduan.
AITA: A, ez?
AMONA: Ez, ikasten ari da.
AITA: Esaiozu ni naizela.
AMONA: Ez diot esango.
AITA: Eta berarekin hitz egin beharra daukadala.
AMONA: Beste egunen batean beharko du. Gaur oso lanpetuta dabil. Adio, Pedro!
AITA: Ama!
Eskegi egin du.
AMONA: Zer uste du horrek! Edozein momentutan edonor molesta dezakeela?
Telefonoa berriro isildu ere egin gabe.
AMONA: Aparatu hau inbentatu zuena ere! Sikiera soinurik gabekoa balitz... Bai, nor da?
TXEMA: Kaixo! Aizu, Maite etxean al da?
AMONA: Segun.
TXEMA: Beno, ez dakit nitaz gogoratzen zaren... Txema naiz.
AMONA: Txema, Txema...
TXEMA: Bai, lehengo egunean horra joan, eta egongelan zain egon nintzen hura.
AMONA: A, baita, gainera! aberats-itxurako mutil majo hura. Itxaron momentu bat, mesedez.
