Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 13
MAITE: Hara! Keai, Carolina! Baina... airean etorri al zara, ala?
CAROLINA: Ia-ia. Kasu hauetan azkar ez bazara mugitzen, akabo! Eta Maritere izanda, gainera, zer esanik ez!
MAITE: Baina ez dago hain gaizki eta...
CAROLINA: Non dago, bere gelan?
MAITE: Jakina, ba! Baina uste dut alfer-bidaia egin duzula. Etortzekoa zarela esan, eta hilda aurkituko duzula erantzun dit.
CAROLINA: Telenobela gutxiago ikusi behar luke!
MAITE: Orain arte bakarra ikusi du, baina hura nahikoa, bukatzen ez da eta!
CAROLINA: Enfin; kafetxo bat jarriko al didazu, laztana?
MAITE: Bai, emakumea, horrenbeste egingo dizut!
