Dokuteka
Agerraldia 11 Atala 2
MAITE: Gure amona Piriri! Zer uste duzu, Carolina naizela ni, ziri hori sartzeko?
AMONA: Zer Carolina eta zer ziri, gero?
MAITE: Ez nauzula engainatuko, amona; horixe bakarrik!
AMONA: Zaude, zaude... Carolina, zure amaren laguna?
MAITE: Ondotxo dakizu zuk Carolina nor den, amona!
AMONA: Jakingo ez dut, ba! Txoro-haizea dugun bakoitzean etxean dugun hori?
MAITE: Arrastoan sartu zara, behintzat, eta... zeure burua ezagutua izango duzu!
AMONA: A, gaizki ulertu dizut, orduan. Izan ere, badaukat lo falta bat, bera halakoa! Ai, neka-neka eginda nago.
MAITE: Pentsatzen dut, bai!
AMONA: Auskalo noraino joan naizen... ibili eta ibili, segi eta segi.
MAITE: Maria Luisa Irizarri galdetu beharko diogu! Ni ez nauzula engainatuko!
AMONA: Ai, aitona zena bezain kaskagogorra!
MAITE: Aitona zena? Kalean ez dabil, ba?
AMONA: Aitona, kalean? Ametsetan ari al zara?
MAITE: Ni igual bai, baina zure kaskagogor hori ez, horraatik! Hori bizi-bizirik, eta beste batekin liatuta, gainera; aitona Antonio!
AMONA: Aitaren eta Semearen eta... Maite! Horrelakorik esatea ere!
MAITE: Ez da nik esana!
AMONA: Carolinak, orduan! Purtzil horrek burua nahastu behar digu, gainera, denoi!
MAITE: Hainbeste energiarekin, ez harritu!
AMONA: Beno, basta dugu! Bihar ere eskolara joan beharko duzu, eta nahikoa berandu bada honez gero.
MAITE: Bai, bai... egon lasai! Nik ez daukat batere presarik! Gaztea naizelako, burua oso ondo daukadalako eta memoria ere primerakoa, gai hau biharko ederki apuntatuta geratzen da, amona! Beraz, ez pentsa, horrela, beste gabe libratuko zarenik!
AMONA: Ai, aitona zena bezain kaskagogorra!
