Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 1
Kaleko giroa.
TXEMA: Maite!
MAITE: Keai, Txema!
TXEMA: Hauxe kasualitatea, neska! Batzuetan hilabeteak egiten ditugula elkar ikusi gabe, baina...
MAITE: Bai, mutil, beste batzuetan egunero topo egiten dugu.
TXEMA: Aizu...
MAITE: Berandu zoaz lanera!
TXEMA: Beno, berandu ez da oraindik.
MAITE: Ba, ni berandu noa, ba, klasera.
TXEMA: Pixka batean lagunduko dizut, ez bazaizu inporta.
MAITE: Ez, gizona.
TXEMA: Eta? Zer moduz iritsi zinen etxera?
MAITE: Blai-blai eginda; eta, gainera, aitarik ez etxean.
TXEMA: Alfer-bidaia, orduan?
MAITE: Ba, bai.
TXEMA: Nirekin denbora aprobetxatu besterik ez eta!
MAITE: Hasi al gara? Gogorra duk goizean goizetik horrela hasi nahi izatea!
TXEMA: Gau osoan ez dut lorik egin.
MAITE: Alto! Lo-problemak dituen lagunik ez dut nahi gero nik!
TXEMA: Ez, lasai! Ez da zuregatik.
MAITE: A, beno, orduan, igual dio!
TXEMA: Ez... txorakeria bat dela pentsatuko duzu, baina...
MAITE: Zer zaude, ondoezik?
TXEMA: Ez, aitona...
MAITE: Gaixorik al dago?
TXEMA: Bai, zera! Hori sinistarazi nahi izaten digu, baina, keba! Hartuko genuke besteok hark daukan osasuna!
MAITE: Eta orduan?
TXEMA: Ba, horixe.... bart gauean ere kalera irten, eta... hor ibili dela porai... ez dakit zer ordu arte!
MAITE: Zaude isilik! Gure amona ere horrelaxe ibiltzen da, gizona! Eta atzo... beno, gaur, gaur goizean azkeneko aldiz. Goizeko ordu bietan etxeratu da!
TXEMA: Umetu al dira, ba, denak?
