Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 4
Atea itxi du.
TXARO: Hauxe emakume bitxia!
TXETE: Bere txotx eta guzti!
TXUSMA: Hago horretan!
TXETE: Ez dagoela hori txotxeatzen hasia?
TXUSMA: Jarriok bizkarra... ikusiko duk horren txotxak zer diren!
TXETE: Hago isilik! Honek izango dizkik!
TXARO: Nik ez zekiat zenbat urte izango dituen, baina itxura onekoa zegok oraindik.
TXETE: Bai, Tutankamonentzat!
TXARO: Zein da hori, hire anaiaren bat? Nik esango diat hiri hori ez dagoela batere gaizki, atean tinbre joka dagoen gizon hori bezalako baten ama izateko!
TXUSMA: Txarok arrazoi dik, Txete. Semeak itxura txarragoa zeukak.
TXETE: Azio ederra egin dik, ba, gajoak horrelako seme bat ekartzearekin!
TXARO: Beno, gu lasai.
TXETE: Ikusiko dinagu.
TXUSMA: Oraingoz soinurik ez duk, eta ez duk gutxi!
