Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 3
TXETE: Ba, apustu egingo niake bere ahotsa zela!
TXUSMA: Belarri fina daukak! Nik ez diat ezertxo ere entzun.
TXARO: Ez dakit. Momentuz bazterrak lasai daudela esango nuke.
TXETE: Lasai? Egon, egon! Laster dun hemen zezen baten moduan!
TXUSMA: Beno, andre hori ez zegok gaur hemen behintzat eta!
TXETE: Aizue, ez al dugu alde egitea hobe?
TXARO: Ez zekiat zer egin. Ixo, ixo! Bazetorrek norbait!
Pauso-hotsak. Amona dator. Baxu-baxu hitz egiten du.
AMONA: E, gazteok, ez larritu! Bera da, baina gaur bake-bakean dator.
TXETE: Ni banoa!
TXARO: Hik besterik esaten ez dakik, berriz!
TXETE: Zuek nahi duzuena egin!
AMONA: Geldi hortxe! Maritererekin hitz egin nahi omen du; besterik ez, horixe bakarrik! Egon zaitezte lasai. Ez da mutil txarra!
TXUSMA: Baina burutik jota dago!
AMONA: Etzazu astakeriarik esan, gazte! Zeloak zer direla uste duzu zuk?
TXUSMA: Zeloak?
AMONA: Izan litezkeen lagunik txarrenak, ez badakizu ere!
TXARO: Baina zelo-kontua al da, ba? Biak apartatuta bizi eta?
AMONA: Ai, gajoa! Horrek zerbait konponduko balu...
TXARO: Ez dut, ba, ulertzen.
TXETE: Begira, tipo hori paranoiko bat dun, eta, hemen, gauden bitartean, arrisku bizian gauden denok! Nik hori bakarrik zekinat!
AMONA: Ezetz, ba! Ez zaituztela batere molestatuko! Zuek segi lanean, lasai! Geroxeago azalduko naiz... eta, mesedez, ahaztu paranoiko-kontu horiek, aditu? Ahaztu horiek denak, nik ondo ezagutzen dut eta!
