Dokuteka
Agerraldia 8 Atala 8
"Tok-tok" atean, eta atea ireki du amonak.
AMONA: Barkatu baina, kafetxo bat ondo etorriko zaizue, noski?
TXARO: A, milesker, egia esan, etorri... primeran etorri oraintxe denoi!
AMONA: Eta zuk, gazte, zuk nahi duzuna esango duzu, baina txima horiekin asmatzen erraza ez bada ere, zu gizona zara.
TXARO: Ba, hementxe... lanean!
AMONA: Bai, ikusten dut bai! Baina bai lan xelebrea ere. Aizu, zer egiten duzu zuk hor goian? Jaitsiko al zara hortik, umea!
TXUSMA: Ni kontzientzia naiz!
AMONA: Norena jakin behar! Edozeinena dela ere, bai txukuna!
TXARO: Txukuna, ba, amona, txukuna!
AMONA: Hara, nik ez dut gauza hauetaz ezer ulertzen, baina niri ez esan tximajario nazkagarri bat ez denik hau. Baina, beno, berdin dio, zuek segi lanean. Nik momentutxo batean irten beharra daukat, baina berehalaxe hemen naiz. A, eta norbaitek nire galdera egiten badu, faboretxo bat egingo didazue, ezta? Norbaitek nire galdera egiten badu, zuek ez dakizuela ezer, hortxe egongo naizela, betiko moduan, nire gelan sartuta. Gainera, non, ba, bestela? Gu beti gure gelan sartuta gaude eta! Bale?
TXARO: Bale, bale, gure kontu!
TXUSMA: Hauxe amona xelebrea!
TXARO: Graziosoa, behintzat, bada... sinpatika askoa!
TXETE: Bai, toma! Hiretzat!
TXARO: Hiretzat, behintzat, apenas ezer graziosorik badagoen!
TXUSMA: Utzion, ohituko dun bai!
TXETE: Ez diat uste. Baina berdin ziok! Lehendabiziko atalarekin jarraituko al dugu edo horrelaxe segi behar da kontu-kontari?
TXARO: Ea, ba...
