Dokuteka
Agerraldia 8 Atala 9
Kanpoko atea itxi da, eta Maite sartu.
MAITE: Ama! Amona! Iritsi naiz!
AMONA: Kaixo, Maite! Zer moduz?
MAITE: Beno, hobeto...
AMONA: Etorri dira zure lagun horiek. Oso sinpatikoak... beno, egia esan, bati aurpegia ikusi ere ez zaio egiten, baina...
MAITE: Noiz etorri dira?
AMONA: Zu joan eta berehalaxe. Hortxe daramate goiz osoa.
MAITE: Amak ba al daki?
AMONA: Ba, goizean topatu ditu... bihotzekoak eman ez dioenean! Haren erretolika... ez dela isilduko! Ezagutzen duzu.
MAITE: Bai, pentsatzen dut bai!
AMONA: Prest daukat bazkaria.
MAITE: Ene, lanerako zaude gaur!
AMONA: Norbaitek egin behar!
MAITE: Oraintxe nator. Txaro eta bere lagunak agurtzera noa.
MAITE: Keai, zer moduz?
TXARO: Epa, Maite! Goiz osoa hementxe zeramanagu!
MAITE: Amonak esan zidan, bai. Eta, zer moduz?
TXARO: Primeran, oso ondo! Ee... Txusma eta Txete... ezagutzen ditun, ezta?
MAITE: Bai, bistaz bai. Kaixo!
TXETE: Epa!
TXUSMA: Zer moduz?
MAITE: Eta, denbora askorako lana?
TXARO: Ba, ez dinat uste. Bizpahiru astetan dominatuko dinagu!
TXETE: Hainbeste denbora?
TXUSMA: Bai, bizpahiru aste! Zer, ba?
TXARO: Ez duk denbora asko, Txete!
MAITE: Beno, bazkaltzeko asmorik?
TXARO: Ba, oraintxe geundenan atsedentxo bat hartzekotan.
MAITE: Hi, mahaia prest zeukanagu, nahi baduzue.
TXARO: Ez, ez... lasai!
TXUSMA: Lasai? Bera onena, gainera, zergatik ez, ba?
TXARO: Ez. Txusma. Kanpoan jango diagu.
MAITE: Ui, nahi duzuen bezala!
TXARO: Bai, bai, hobe izango dun! Gaizki iruditzen ez bazain, arratsaldean hemen gaitun berriz.
MAITE: Oso ondo!
TXARO: Beno, gero arte, orduan!
MAITE: Bai, gero arte!
