detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 8 Atala 10

Sukaldeko ohiko soinuak.

MAITE: Ama lotan geratu ote da?

AMONA: Larri ibili!

MAITE: Begiratzera noa.

MAITE: Ama! Bazkaltzera! Ama! Baina, zer... irtengo al duzu hortik?

AMA: Jentilaia hori dena etxean dagoela jakinda?

MAITE: Baina, zer esaten ari zara? Zer jentilaia?

AMA: Amonak... amonak atea ireki, eta sarrarazi ditu gaur goizean... bi drogazale, makarroso edo auskalo zer diren... bi kinki horiek! Badago piska baterako horiek etxean dauden bitartean ni hemendik irten zain badago!

MAITE: Ama, nire lagunak dira...

AMA: Zure lagunak? Figura horrekin?

MAITE: Aktoreak dira eta!

AMA: Zer direla?

MAITE: Antzerki-talde batekoak.

AMA: Eta zer egiten dute hemen?

MAITE: Ba, antzezlan bat entseatzeko tokirik ez zeukatela eta, etxeko gela hutsa eskaintzea pentsatu nuen; egun batzuetarako, jakina!

AMA: A! Eta onak al dira?

MAITE: Onak... oraintxe hasten, baina nik uste moldatuko direla.

AMA: Aktoreak, orduan, e!

MAITE: Bai, aktoreak... Eta irten zaitez hortik, aditu, mesedez!

AMA: Ba, beldurtu egin naiz, egia esan! Aizu... Silviari ere horrelaxe sartu zitzaizkion ezezagun batzuk etxean, eta alaba eraman zioten, e!

MAITE: Ni ez nau, behintzat, inork eraman eta!

AMA: Baina Luzio ere halaxe da: aktorea!

MAITE: Ez dut uste hauen artean Luzioren modukorik aurkituko duzunik, baina tira!

AMA: Aktoreak...

MAITE: Beno, ama, orain goazen bazkaltzera.

AMA: Baina joan al dira?

MAITE: Bai, atzera arratsaldean etorriko dira.

AMA: Seguru?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652676

x61pViewCountWAR

572

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR