detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 13 Atala 16

MAITE: Aizu, Txema.

TXEMA: Bai.

MAITE: Galdera bat egin behar dizut!

TXEMA: Lasai! Zuk esan!

MAITE: Telefonoz esan didazun horri buruz... Lehen urduri samar zeundela iruditu zait, eta...

TXEMA: Zurekin hitz egiten dudan bakoitzean bezala, orduan.

MAITE: Ez duzu, ba, buruan zerbait ibiliko?

TXEMA: Gauza asko ibili! Zer, ba?

MAITE: Ez, baina... esan nahi dut...

TXEMA: Zer, Maite?

MAITE: Niri buruzko zerbait, alegia.

TXEMA: A, zuri buruzko gauza asko ibili nik buruan!

MAITE: Ez, ez... alegia, ez duzu, ba, deklaratzeko asmorik izango? Ez jarri horrelako aurpegirik, Txema! Galdera bat, besterik ez da.

TXEMA: A zer-nolako galdera, Maite! Uste al duzu zuk galdera hori horrela egin litekeenik?

MAITE: E? Galdetuz egin beharko da, ba, galdera bat?

TXEMA: Ez hau, behintzat!

MAITE: Beno, bai ala ez?

TXEMA: Horixe ezin litekeela galdera hori horrela egin!

MAITE: Asmo hori ote darabilzun, Txema, deklaratzeko asmorik, alegia.

TXEMA: Baina...

MAITE: Esadazu, mesedez!

TXEMA: Nola nahi duzu hori esatea?

MAITE: Ez dut uste hain konplikatua denik! Bai ala ez esatea nahikoa, gizona!

TXEMA: Ba, ez dakit... Ez naiz sekula hori pentsatzen hasi...

MAITE: Zer esan nahi du horrek, ezetz?

TXEMA: Ez dakidala, Maite! Ez dakit zer erantzutea nahi duzun.

MAITE: Egia, Txema! Horixe besterik ez!

TXEMA: Bai, erraza izan eta! Ezetz esaten badizut, orduan, ea zurekin zertan nabilen eta zer asmo ditudan galdetuko didazu. Eta bestela, berriz, baietz esaten badizut, orduan, horrelako gauzak ez zaizkizula batere gustatzen, eta haize hartzera joateko esateko ere kapaz zara zu!

MAITE: Hara, berriz, orain! Nitaz nik baino gehiago dakizula erakutsi nahi al didazu?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652520

x61pViewCountWAR

749

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR