Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 9
CAROLINA: Aizu, Maria Teresa, zure senarraz ari zinela uste dut.
AMONA: Granuja ederra dago eginda, neuk esatea ez dago ondo baina!
CAROLINA: Zeuk baino hobeto ere gutxik ezagutuko dute, ba, zure senarra!
AMONA: Gutxik? Inork ez! Baina norbaitek entzunda ere, badakizu...
CAROLINA: Niregatik lasai gero, e! Nik ez diot inori ezertxo ere esango!
AMONA: Ba, begira, duela urte pare bat hasiko zen dena. Badakizu guk zaharrok...
CAROLINA: Etzazu horrelakorik esan! Hartuko luke oraindik batek baino gehiagok zuk daukazun itxura!
AMONA: Ai, gajoa! Gaztetan ezagutu baninduzu...
CAROLINA: Ez nuen, ba, suerte hori izan.
AMONA: Ba... eder askoa nintzen, eder askoa nintzenez! Galdetu, bestela, ni ezagutu nindutenei! Nire Antonio ere bai, huraxe ere figura eleganteko mutila zen orduan... Orain ere bai, e, dena esan behar bada! Zimur bat edo beste... Aizu... baina ilerik, esate baterako, ilerik ez du galdu, ezta bat bakarra bera ere!
CAROLINA: Hori da suertea!
