Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 8
TXARO: Ba, nik ez dut txintik entzuten.
TXETE: Gauza arraroa!
TXUSMA: Zergatik arraroa?
TXARO: Ez zien, ba, biei zerbait egingo?
TXUSMA: Ez hadi pelikulak inbentatzen hasi, e!
TXARO: Pelikulak? Atzo etorri zen bezala etorri, eta gaur soinu bakar bat ere ez... Ez zekiat, baina... ez zaidak oso normala iruditzen.
TXUSMA: Ez, egia dun; berez, ez dun oso normala. Baina lehentxeago herorrek esan ez dun, ba, etxe, honetan normalak ez diren gauza asko gertatzen direla?
TXARO: Bai, hori egia duk!
TXETE: Ni oraintxe ere beldurrez niagok, ba!
TXUSMA: Hara hemen, egiazko gizakiaren aitorpena!
TXETE: Hik egin ezak barre, baina etxe honetan zerbait gertatzen bada edo ero horrek zerbait egiten badu, gure kulpa egingo ditek denek.
TXARO: Beno... gu, disimuluan, pasillora irtengo gaituk. Zerbait gertatu dela? Isil-isilik hanka egingo diagu lehenbailehen. Ez dela ezer gertatu? Orduan, normal-normal agurtu, eta bihar itzuliko garela esango zieagu!
TXETE: Ni ez naun ausartzen. Itxura honekin inork ez zigun sinistuko. Denen aurrean gu errudun!
TXUSMA: Eta berak esan, gainera!
TXETE: Egia duk eta! Txima hauek ikustea bakarrik nahikoa ditek, gu errudun jotzeko!
TXUSMA: Alde batera arrazoi duk! Lehen ere behin baino gehiagotan gertatu izan zaidak, ezer egin ez eta, nire itxura hau dela eta, kulpa guztiak neronek jaso beharra!
TXARO: Ea, mutilak. Neroni hasi nauk, baina uste diat gauzak urrutiegi eramaten ari garela.
TXUSMA: Urrutiegi? Txetek arrazoi din. Edozer gauza gertatuta ere...
TXARO: Baina, ea, zer gerta zitekek?
TXUSMA: Ez zekinat. Igual atsoa akabatu din.
TXARO: Etzak horrelakorik esan!
TXETE: Ez diat uste.
TXUSMA: Zer ez duk uste?
TXETE: Akabatu izan balu, oihuren bat edo garrasiren bat edo... zerbait entzun behar geniakeen hemendik, ezta?
