Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 7
AITA: Begira, ama! Ba al dakizu Maite eta biok igual-igualak zaretela?
AMONA: Adinean izan ezik!
AITA: Horretantxe bakarrik desberdinak! Gainontzean, biok zuek moko txorrotx petralontziak halakoak! Zein baino zein, maistra ederrak zuek biok!
AMONA: Maistra ala eskolaume, elkarri erakutsi behar guk, nola edo hala biziko bagara!
AITA: Ez hasi orain hileta jotzen, e, inor ez duzu engainatuko eta! Ederki asko bizi zarete zuek bata bestearen anparoan!
AMONA: Ez dakit Mariterek zer esango duen, baina ni ederki bizi naiz!
AITA: Jesus! Kostatzen zaio behintzat...
AMONA: Zaude lasai! Behin etorriko majo samar, eta... har ezazu pazientzia pixka bat, gizona! Ez dizu kalterik egingo.
AITA: Ez, ez... presarik ez daukat, gainera, gaur!
AMONA: Zer paper-kontu dituzu, ba, Pedro?
AITA: Ez, txorakeria bat. Baina Maritererekin argitu nahi nuke.
AMONA: Bale, bale; ez naiz besteen kontutan sartzen hasiko!
