detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 12 Atala 10

AITA: Nik uste adarra jotzen ari zaidala, ama! Non sartu da, ordea, andre hori?

AMONA: Edozeinek esango luke hamabost urtez ezkonduta egon zaretenik! Oraindik ez al duzu Maritere ezagutzen?

AITA: Bai, baina... ordu-laurden bat daramat haren zain!

AMONA: A, gizajoa! Eta nobiotan? Zenbat aldiz ez ote zara egon haren zain! Eta ez hamar eta hamabost minutu, e! Orduak eta orduak Maritereren zain!

AITA: Bai, baina ez da gauza bera!

AMONA: Berdin-berdina, urte batzuk beranduago izatea; horixe da diferentzia bakarra!

AITA: Ez... hara, haserretzen nauena da, propio ariko dela egiten, gainera; propio denbora galtzen. Hementxe nagoela badakielako... Horregatixe!

AMONA: Ez nuke ezetzik esango.

AITA: Ba, beste bi minutu emango dizkiot. Ez dit niri gehiago adarrik joko!

AMONA: Ea, .. joango naiz bere bila. Lastima da, zu hain tenple ederrean etorri eta... Itxaron pixka bat, segituan etorriko da eta!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651590

x61pViewCountWAR

665

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR