Dokuteka
Agerraldia 14 Atala 4
CAROLINA: Ez daukazu badaezpadako suertea!
AMA: Hara! Ez sinisteko modukoa, e! Ez sinisteko modukoa, Carolina! Espero al zenuen zuk horrelakorik?
CAROLINA: Ba, egia esan, ez, laztana! Baina... ez naiz batere harritzen, ezta batere, ordea! Beti esan izan dizut nik zuri, baduzula zuk... baduzula halako energia dizdizari bat, edozein erakartzeko modukoa. Eta ikusten duzu! Baietz, Maritere, baietz! Eta dena, e, dena... Carolinarengan konfiantza izateagatik... Zenbat aldiz esan ote dizut, bihotza, e? Zenbat aldiz?
AMA: Askotan, Carolina, askotan! Baina hain da zaila konfiantza hori izaten...
CAROLINA: Bai horixe!
AMA: Eta, gauzak nola diren, e... Seguru nago, ni tuntun bat bezala negarrez ari nintzen bitartean, nire printze ederra kartak idatzi eta kartak idatzi ari zitzaidala. Eta nik ezer jakin ez!
CAROLINA: Izan ere, zure senar hori...
AMA: Utziozu, Jainkoaren izenean! Eman didan pozarekin, barkatu ere egin diot? Beno, oraindik ere hitzez ez, e, baina barkatu ere egin diot orain arte sufriarazi didan guztia, baita karta hauek beretzat bakarrik gordeta edukitzea ere.
