Dokuteka
Agerraldia 14 Atala 8
Telefonoak "riiiing". Segituan hartu du.
MAITE: Bai? Nor da?
AITA: Kaixo, Maite! Zer moduz?
MAITE: A, zu al zara?
AITA: Bai, ni naiz! Beste norbaiten zain, ala?
MAITE: Ez, ez, keba!
AITA: Ez dakit, ba! Badirudi nik deitzeak tristetu egin zaituela!
MAITE: Bai, zera!
AITA: Neska, sentitzen dut...
MAITE: Ezetz, ba! Zer nahi duzu?
AITA: Zure ama etxean al da?
MAITE: Ez.
AITA: Nola ezetz?
MAITE: Ba, ez dagoelako! Zer nahi duzu esatea?
AITA: Hara! Ba, telenobelak oraintxe amaitzea egin du, eta etxean harrapatuko nuelakoan deitu dut.
MAITE: Ba, alferrik deitu duzu, ba!
AITA: Gauza arraroa!
MAITE: Ba, arraroa ala ez...
AITA: Bale, bale.
MAITE: Ez dakit nora joango zen... Carolinarekin, beharbada...
AITA: Gaurko kapitulua utzita? Ez dut uste!
MAITE: Ea horrela den.
AITA: Ba, telenobelaren zatirik onena galdu du!
MAITE: Baina txorakeria horiek ikusten zu ere?
AITA: Beste zereginik ez neukan eta! Aizu, eta... nahiko interesantea, e! Silvia bere senarrarekin adiskidetu egin da.
MAITE: A, bai?
AITA: Bai. Eta, gainera, ez da batere soluzio txarra, e! Neroni ere ia konbentzitu nau!
MAITE: Horixe besterik ez dugu behar, zu ere horrela hastea! Zer? Etortzen denean deitzeko esango al diot?
AITA: Ez, ez! Horixe bakarrik komentatu nahi nion. Hots egingo diot beste momenturen batean.
MAITE: Nahi duzun bezala.
AITA: Agur.
MAITE: Adio!
Telefonoa eskegi du.
MAITE: Hauxe entzutea bakarrik falta zitzaidan, gaurko eguna ondo bukatzeko!
