Docutec
Jon eta Jone 17: Oteiza vs Txillida
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutilaren lan bat dela eta, eskulturgileen inguruko elkarrizketa sortzen da.
Jon.- Jone, Jone, etorri.
Jone.- Zer?
Jon.- Begira, amaitu dut.
Jone.- Erakutsi.
Jon.- Tatxan!!!
Jone.- Baina, txiki-txikia da eta!
Jon.- Jakina, Jone, maketa bat da. Gezurra dirudi zu arkitektoa izatea.
Jone.- Baina ez dut proiektua oraindik amaitu.
Jon.- Bueno, bala, baina esadazu, zer iruditzen zaizu, e?
Jone.- Oteizianoa.
Jon.- Oteizianoa? Baina zein zentzutan, onean ala txarrean?
Jon.- Oteizianoa diozunean, "Oteizaren jeinua du" edo "Oteizaren kopia bat da" esan nahi didazu?
Jone.- Ez dakit, espazioari garrantzia ematen dio eta itxura karratukoa da: "Oteizianoa, sin más".
Jon.- "Oteizianoa, sin más"... Baina, nola demonio esan dezakezu hori, Jone? Oteizaz horrela hitz egitea sakrilegioa da herri honetan. Oteiza eta Mikel Laboa euskal artistilla filosofoen influentzia izan dira, neska.
Jone.- Badakizu niri ez bata, ez bestea, zaizkidala gustatzen.
Jon.- Ah, va de retro, Satanás! Gaur afaldu gabe ohera joatera zigortua zaude.
Jone.- Eta nahi ez badut?
Jon.- Ohean sartu eta lo hartzen ez baduzu, Oteizari hots egingo diot.
Jone.- Zelako beldurra!
Jone.- Beitu (begiratu), niri Oteiza gustatzen zait baina, ez dakit, ez dut ulertzen, kostatu egiten zait. Niri Txillidaren lana estetikoagoa iruditzen zait.
Jon.- Estetikoagoa, bai. Baina Oteizarena puruagoa da, mamia. Ez da marka komertzial bat, beste hori bezala.
Jone.- Ez, fundazio bat da, Falcon Crest ematen duen fundazioa.
Jon.- Bale, aitortu behar dizut horretan arrazoi pixka bat badaukazula.
Jone.- Gainera, nik, arkitekto modura, egunen batean zeozer (zer edo zer) egiten badut, Benidormen apartamentuak izango dira.
Jon.- Edo zure aitaren enpresan pabilioi berri bat.
Jone.- Ba ez legoke txarto, e?
Jon.- Ba zuk proposatzen badiozu, enpresa berria jartzeko kapaza da hura, e?
Jone.- Gehiago nahi?
Jon.- Ez, beteta nago.
Jone.- Jon, azkarregi jaten duzu.
Jon.- Bai, bai.
Jone.- Beno eta zu, eta maketa hori gero zein neurritakoa egin behar duzue?
Jon.- Hiru bider lau metrotan gutxi gora behera. Lehendabizi kartoi gogorrarekin egingo dugu eta gero, harrobian, kopia marmolez egingo diote.
Jone.- Marmolez? Baina hori zertarako da orduan?
Jon.- Esan nizun ba, nire aitaren herrikide horren enkargua zela.
Jone.- Bai.
Jon.- Badakizu zamorarrak berezi-berezi xamarrak direla, ezta? Zuk nire aita ezagutzen duzu?
Jone.- Klaro!
Jon.- Ba laguna halakoxea du.
Jone.- Ja, baina lorategian ipintzeko marmolezkoa nahi du?
Jon.- Lorategian?
Jone.- Bai. Ez da umeak jolasteko gune edo txabola moduko bat ala?
Jon.- Ezetz neska, ke ba! Bere panteoian jartzeko du, familiako guztien izenak bertan zizelatzeko omen da...
Jone.- Zelako fuertea!
Jon.- Fuertea ez, oteizianoa. Estetika baino mamia duen pieza oteizianoa da.
Jone.- Oteizianoa baino, marzianoa.
