Dokuteka
Jon eta Jone 18: Kennedy
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Adin kontuak aipatzen dituzte batez ere.
Jone.- Jon, Jon!
Jon.- Kennedy.
Jone.- Zer?
Jon.- Kennedy; Jon Jon Kennedy.
Jone.- Bai, Jon Jon Kennedy, Aterriza como puedas filmeko pilotua zara zu.
Jon.- Pilotua, e? Tipo sexya, begira, begira, ikusten al duzu zer tripa? Txokolate tableta baten modukoa dago, e?
Jone.- Ontza bakoitza tableta baten tamainakoa bada
Jon.- Sex-bomb, sex-bomb.
Jone.- Jon, Jon.. Atzo arratsaldean gertatu zitzaidana kontatu behar dizut.
Jon.- Sex-bomb, sex-bomb...
Jone.- Tom Jones, Tom Jones, eta ni zer? Ni ere tía buena bat naiz, ezta?
Jon.- Zu nire superpitikia zara.
Jone.- Bai, bai, zeren esan behar dizudanak badauka zerikusirik horrekin.
Jon.- Ah, bai? Benga, bota.
Jone.- Ba, zinera joan nintzela esan nizun, ezta?
Jon.- Lynchen azken istorioa ikustera, ez?
Jone.- Bai, gainera oso ondo dago, Jon, joan egin beharko zenuke.
Jon.- Beno, beno, esadazu zer zen esan behar zenidana?
Jone.- Beitu (begiratu), sarrera erostera joan nintzenean karteran ahaztua neukan gazte-txartela ikusi nuen eta takilerari erakutsi nion eta onartu egin zidan.
Jon.- Zuk daukazu aurpegi latza, zuk.
Jone.- Bai, neska gazte baten aurpegia, dirudienez.
Jon.- Emadazu musutxo bat, pottoka, etorri hona.
Jone.- Baina muxu, e, muxu, pikitorik ez.
Jon.- Aizu, baina zuri ez al zitzaizun bukatu gazte-txartelaren "chollo" hori orain dela bi urte?
Jone.- Bai, eta zuri orain dela zortzi
Jon.- Ia bederatzi.
Jone.- Joder, asaltacunas bat zara, Jon.
Jon.- Benga, benga, zuk zenbat urte zenituen elkar ezagutu genuenean?
Jone.- Ba, 23 urteko neskatxa inozentea nintzen ni.
Jon.- Inozentea...
Jone.- Eta zu mutilzaharra bihurtzeko bidean zegoen makarra.
Jon.- Bai, Disney-ko pelikula horren modukoak ginen, kale-zakurra neu eta txakurtxo pijo hori azaltzen den pelikula, nola izena du pelikula horrek?
Jone.- "La bella y la bestia"
Jon.- Joder!
Jone.- Jon, Jon!
Jon.- Bai?
Jone.- Gogoratzen duzu behin Anderrek esan zidana?
Jon.- Anderrek? Eta nola gogoratuko naiz ba?
Jone.- Kennedytarren guardako aingerua baino inutilagoa zara.
Jon.- Oso ona da, e, oso ona.
Jone.- Ba igual egia da, zure aingerua izan ninteke, Jon-Jon Kennedy.
Jon.- Bai? Ba nik dibortzioa nahi dut oraintxe bertan.
Jone.- Ba horretarako lehenago ezkondu egin beharko dugu...
