Dokuteka
Jon eta Jone 16: Zeloak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutila jeloskor dago neskak ezagutu duen atzerritar bat dela eta.
Jone.- Jon! Etxean zaude?
Jon.- Bai, hemen nago, saloian.
Jone.- Ezetz jakin norekin egin dudan topo?
Jon.- Ez ba.
Jone.- Asmatu.
Jon.- Nola asmatuko dut ba?
Jone.- Esan izenen bat.
Jon.- Ez dakit ba, Ander.
Jone.- Ez, Ander baino guapoagoa da.
Jon.- Ander baino guapoagoa? Itziar.
Jone.- Ez, ez da Itziar. Gure bizilagun guapoa da.
Jon.- Danesa?
Jone.- Ba, bizikletan nindoan eta zebra-paso batean nahi barik ia tipo bat harrapatu dut, eta bera zen.
Jon.- Eta, moskeatu egin al da?
Jone.- Ez, zuk zer uste duzu, jende guztia zure modukoa dela edo zer?
Jon.- Barkatu, barkatu, norbaitek bizikleta batekin zebra-paso batean harrapatzen bazaitu eskerrak eman behar zaizkio, noski, jakina. Europarra izateak horrelako abantailak ditu, badakizu.
Jone.- Ba, ez, ez da haserretu, zer moduz zegoen galdetu diot eta berak nire izena zein den galdetu dit.
Jon.- Eta?
Jone.- Eta? Ba, esan egin diot, jakina.
Jon.- Zer esan diozu ba, "Hellow, I am pottoka"?
Jone.- Hori, hori, I am pottoka, eta nirekin bizi den tipoa nire mutil laguna ez dela esan diot, kaletik jaso nuen mozolo bat dela, beste barik.
Jon.- Ja, ja! Zu ere oso graziosoa zara nahi duzunean, e?
Jone.- Ba, tipoak Björn dauka izena.
Jon.- Björn? Borjen moduan orduan, e? Eta nondarra da?
Jone.- Suekoa.
Jon.- Bjorn Borj bezala.
Jone.- Hori tenista zen, ezta?
Jon.- Bai, bai, mundiala. Niretzat onena McEnroe zen baina McEnroe eta Borjen arteko partidu horiek ez dira orain ikusten.
Jone.- Horrek egurrezko raketekin jolasten zuen, ez?
Jon.- Zer ba?
Jone.- Ez, niri aspaldiko jokalariak irizten zaizkidalako.
Jon.- Eta zuk nola demonio dakizu hainbeste tenisari buruz?
Jone.- Ui! Ba hori udan, tenis ikastaroetara bidaltzen ninduten.
Jon.- Egia, batzutan ahaztu egiten zait pijilla batekin bizi naizela.
Jone.- A, Jon! Lehen ahaztu egin zait esatea. Afaltzera gonbidatu dut.
Jon.- Zer?
Jone.- Afaltzera gonbidatu dudala!
Jon.- Nor, tenista?
Jone.- Bai, Bjorn.
Jon.- Txantxetan ariko zara, ezta?
Jone.- Ezin nuen gutxiagorik egin, ia-ia bizikletarekin harrapatu dut.
Jon.- Eta gaur al dator?
Jone.- Ba ez, aste guztia lagun bat bisitatzera ei doa Bartzelonara. Datorren asteko egunen batean etortzeko esan diot.
Jon.- Bale, orduan gure tenistari etxean bezala sentitzeko salmoia preparatuko diogu afaltzeko, e? Eta Abbaren diskoak jarriko dizkiot, Waterlloo eta horiek.
Jone.- Ez dela noruegoa, suekoa dela!
Jon.- Eta?
Jone.- Ba, salmoia Noruegan jaten dute.
Jon.- Eta Suezian, jakina, Suezian multa jartzen dizute izokina jateagatik, ezta?
Jone.- Jo, ilea jausten hasi zaizu, baina oraindik ez duzu adoleszentzia gainditu, e?
Jon.- Orain ez hasi nire ile kontuekin, e? Tenista horrek ere a zer entradak dituen hemen kopeta inguruan!
