Docutec
Jon eta Jone 50: Hondartzan
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Jon eta Jone hondartzara doaz eta han palan jokatzen dute.
Jone.- Jon! Gaur arratsaldez lan egin behar duzu?
Jon.- Ez, orain estudiora noa eta ondoren inprimategitik pasa beharra daukat. Orain ere mobida bat daukat konpontzeko.
Jone.- Arratsaldea orduan libre edukiko duzu?
Jon.- Beno, bostetatik aurrera edo, bai.
Jone.- Hondartzara joan gintezke orduan.
Jon.- A! Hauxe da hondartzara etortzeko garairik aproposena! Gero hau dena jendez betetzen da, baina maiatza eta iraila izaten dira niretzako hilabeterik politenak.
Jone.- Bai, bai, gainera ez da jenderik etortzen eta mitxelinak eta zelulitisa erakusteak ez du horrenbesteko lotsarik ematen.
Jon.- Jone, zuk ez daukazu eta horrelakorik!
Jone.- Ez, keba!
Jon.- Ez hasi kontu horrekin, e? Operación Bikini hasteko berandu samar da. Benga, hartu palak eta goazen jolastera, etorri.
Jone.- Bale, bale, baina ez dut kamiseta kenduko, e?
Jon.- Zurekin palan jolasteak duen grazia hortxe da eta!
Jone.- Zer diozu, hortxe, non?
Jon.- Ba hori, zure bularretan, zure titi mugimendu horretan, tiliki-talaka...
Jone.- Idiota.
Jone.- Jon! Laga bakean eta ez jo ipurdian palarekin!
Jon.- Hauxe da oraintxe ikasi berri dudan esgrima mugimendua, begira.
Jone.- Ez, han paseoan dagoen jende guztiarentzat palarekin tontoarena egiten dihardun burusoil anormala zara.
Jon.- Jone, botaidazu (bota iezadazu) eskubira, neska, eskubira.
Jone.- Eskumara botatzen dizut ba!
Jon.- Bai, e? Ba Barrio Sésamo-ren garaian eskubia eta ezkerra erakutsi zuten kapitulua galdu egin zenuen.
Jone.- Benga, benga, isildu eta bota pilota.
Jon.- Ea, Jone, bi segidan emateko kapaz zaren. Ordu erdia daramagu eta agobiatzen hasita nago, neska!
Jone.- Beti berdin amaitu behar dugu ala? Ez daukazu inongo pazientziarik.
Jon.- Pazientzia? Eta zuk ez daukazu inolako interesik.
Jone.- Klaro, titiak ez badizkizut erakusten ozpindu egiten zara!
Jon.- Beno, ya está, se acabó, nahikoa, uretara noa.
Jone.- Bale, eta ni bakarrik lagako nauzu, ezta?
Jon.- Arkitektoa zara, ezta? Egin ezazu hondar-gaztelu bat.
Jone.- Zure moduko ogroa barruan sartzeko.
Jone.- Hotz egiten du, ezta?
Jon.- Igual badugu etxera joateko ordua, ezta? Eta akaso han zorte gehiago izango dut.
Jone.- Zorte gehiago?
Jon.- Igual han erakutsiko dizkidazu titiak, e?
Jone.- Tonto!
Jon.- Eta zu beti bat gehiago!
