detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 51: neskalagun ohia

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutila neska lagun ohiarekin zinera doa eta neska haserre dago. Ondoren, auzoko daniarrarekin hitz egingo du.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jone.- Jon!

Jon.- Bai?

Jone.- Itziarrek deitu du.

Jon.- Ah, bai? Aspaldian ez daukat haren berririk. Eta enkargurik edo utzi al du?

Jone.- Bai, ahal duzunean deiadar egiteko.

Jon.- Ah, bale.

Jone.- Zer, egin duzu berba Itziarrekin?

Jon.- Bai.

Jone.- Eta?

Jon.- Ba gaur gauean zinera joatekotan geratu gara.

Jone.- Ah, eta ni ere gonbidatuta nago?

Jon.- Egin ezazu nahi duzuna.

Jone.- Baina zuk joatea nahi duzu ala zer?

Jon.- Begira, badakit nondik nora eraman nahi nauzun eta ni ez naiz joko horretan sartuko, ez. Egiteko nahi duzuna: etorri nahi baduzu, etorri eta nahi ez baduzu, ez etorri.

Jone.- Eta hori zuk bakarrik asmatu duzu edo autolaguntza liburu batean irakurri duzu?

Jon.- Beno, Jone, ni banoa, e? Ba al zatoz?

Jone.- Ez, ez, ni ez noa, lasai joan zaitezke.

Jon.- Ba egin ezazu nahi duzuna, baina seguru al zaude ez duzula etorri nahi?

Jone.- Eta zer pelikula ikusiko duzue?

Jon.- Ez dakit ba, tokatzen dena.

Jone.- Tokatzen dena, tokatzen dena.

Jon.- Beno, adio.

Jone.- Kaixo, Bjorn, how are you?

BJORN.- Well, thanks. I want to ask you if you have a screwdriver.

Jone.- Esku zer? I don't understand you.

BJORN.- Lehenbizi screwdriver to fix thinks like...

Jone.- Ah, destornilladore bat? One moment, Bjorn.

Jon.- Epa, pottoka, itzuli naiz. Goiz itzuli naiz, ezta?

Jone.- Eta zer pelikula ikusi duzue?

Jon.- Tostoi bat. Hainbesteko tostoia zen, ba al dakizu zer egin dudan? Begira, Itziarri eskua sartu behar izan diot lo ez geratzeko.

Jone.- Eta gustura?

Jon.- Beno, goxo-goxo aritu gara, bai.

Jone.- Ba nik bizilagunarekin afaldu dut.

Jon.- Ah, bai?

Jone.- Bai, Björn-ekin. Destornilladore bat ote genuen galdetzera etorri da eta, badakizu, neu ere aspertuta nengoen eta...

Jon.- Eta gustura?

Jone.- Beno, goxo-goxo.

Jon.- Aizu, Jone! Eta Björn horri nire erreminta kaxako destornilladorea utzi al diozu?

Jone.- Bai, jakina, etxean ez dago beste destornilladorerik.

Jon.- Eta bueltan ekarri al dizu?

Jone.- Ba ez. Jon! Nora zoaz?

Jon.- Gauza bat da nire neskari eskua sartzen ibiltzea eta beste bat nire erreminta kaxa sakratuan sakrilegio egitea.

Jone.- Baina nora zoaz, goizeko hirurak dira eta!

Jon.- Ba, nire destornilladorearen bila. Gizona adarrekin bizi liteke, badakizu, baina destornilladorerik gabe ez da ezer.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16135341
0:02:48

x61pViewCountWAR

2762

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR