Dokuteka
Jon eta Jone II. Puntu beltzak (72)
Larruazala ez omen du behar bezala zaintzen Jonek, peeling bat komeni zaiola esan dio Jonek.
ATAL 72 Puntu beltzak
ETXEAN
JON
Baina zertan ari zara Jone?
JONE
Ea utzidazu momentu bat.
JON
Kendu gainetik,
JONE
Momentu bat besterik ez da izango
JON
Baina tximu bat dirudizu eta!
JONE
Puntu beltz bat besterik ez da
JON
Kendu gainetik Txita!
JONE
Utzi, segundo bat, momentu bat besterik ez da izango
JONE
Ikusten? berehala kendu dizut
JON
Gauza bat da larrutan egiteko konfiantza izatea, baina hau gehiegizkoa da.
JONE
Jajaja ze tontoa zaren,
JON
Falta zitzaidana ia, granoak kentzen hastea
JONE
Ez zen grano bat, puntu beltz bat zen eta gehiago dituzu, nahi baduzu egingo dizut peeling bat.
JON
Zer?
JONE
Peeling… kutis garbiketa bat
JON
Bai, horixe, eta zer gehiago?
JONE
Zer? Hori ere marikonada bat al da zuretzat?
JON
Bueno, bat-batean Cristiano Ronaldo bihurtu nahi nauzula ikusteak, ba ez dit ilusio berezirik egiten, ez.
JONE
Ze esajeratua zaren Jon
JON
Hortzak zuritu, ilea depilatu,
JONE
Depilatu? Ez zara inoiz depilatu eta
JON
Nola ezetz?
JONE
Guraizeekin gorputzeko ile mataza hori txukuntzea ez da depilatzea.
JON
Beno berdin dio, eta orain, nola esan duzu dela?
JONE
Peeling
JON
Ba hori, ¨me la peeling¨ Jone, ez dut egingo.
JONE
Nahi baduzu egingo dizut nik etxean egun batean, eta krema hidratatzaileren bat ere ez litzaizuke gaizki etorriko.
JON
Erosi zaporetako krema lubrikantea eta utzi hidratatzailea.
JONE
Jajajaja, Jon, serio, azala ere zaindu beharra dago.
JON
Aizu, zu urte osoa bikini operazio batean sartua egoteak ez du esan nahi besteek ere zure erokeria horri jarraitu behar diogunik
JONE
Ia, baina gero gustatzen zaizu,
JON
Gustatu zer?
JONE
Badakizu zer,
JON
Zure ipurdi gogor hori?
JONE
Adibidez.
JON
Beno, ez dut ukatuko gustatzen zaidanik… baina bigunagoa zegoenean ere gustatzen zitzaidan, niri berdin zait olatu ipurdia edo olatu gabea izatea.
JONE
Olatu ipurdia?
JON
Bai, badakizu, ipurdi masailean zaplaztekoa eman eta olatu mugimendua egiten duenean.
JONE
Aii Jon ze desagradablea (desatsegina) zaren nahi duzunean.
JON
Desagradablea?, nik egun osoa pasako nuke olatu horiek surfeatzen..
JONE
Aizu Jon, beste puntu beltz bat ikusi dizut,
JON
Joderr Txita, utzi bakean,
JONE
Ni Txita eta zu puntu beltzez betetako Tarzan,
JON
Puntu beltza, esango dizut non daukadan puntu beltz handi bat!
JONE
Jooon Marrano!
