Dokuteka
Jon eta Jone II. Zaborrak (71)
Jon eta Jone afalondoko elkarrizketa zaborren inguruan trabatzen da, izan ere, ez da erraza zer non bota erabakitzea.
ATAL 71 Zaborrak
ETXEAN
JON
Jone, kongelatuen (izoztuen) bandeja (azpil) hauek ze poltsatan doaz?
JONE
Ze bandeja?
JON
Bai, kortxo zuria diruditen hauek
JONE
Ah horiek nik plastikoen edukiontzira botatzen ditut.
JON
Bale
JONE
Baina egia esan ez nago ziur... zaborren kontu guzti hau ulertzeko ia ia master bat egin beharra dago eta...
JON
Eta hori Ingurumen Sailean lan egiten duen batek dio.
JONE
Zentzurik ez duena da herri ezberdinetan sistema ezberdinak erabiltzea... azkenean indarra galdu eta baliabide ezberdinetan xahutzen dugu lan guztia...
JON
Ba niri atez-atekoa ongi iruditzen zait.
JONE
Klaro nola ez, zure lagunen sistema delako.
JON
Nire lagunak? Nortzuk dira nire lagunak? Podemosekoak?, Ciutatans? Rosa Diez?
JONE
Badakizu zuk ongi.
JON
Hori da arazoa, zaborren asuntoa (kontua, gaia) berehala lotzen duzuela alderdi politikoekin eta ez dauka inongo zerikusirik.
JONE
Zure lagunak dira guztia nahasten duten lehenak.
JON
Ba pentsa, haientzat ere errazagoa zen ezer ez egitea, zer irabazten dute ba zaborren kontuarekin?
JONE
Ez dakit Jon, nik diodana da ez dutela ongi egin, pentsa, zuk ere ez dakizu zein edukiontzitan doan bandejatxo hori.
JONE
Aizu... ni ez nagoela kontra eh!, baina uste dut asmoa ona izanda ere ez dutela modu aproposean planteatu... ezin da egun batetik bestera, zaborra kalera botatzen zuen jendeari arraina erosteko tuperrak banatzen hasi...
JON
Jakina, errazagoa da zuek egin duzuena, ah ez duzuela ezer egin azken 20 urteotan.
JONE
Klaro, nahita, pentsa kontenedoreak (edukinontziak) kendu izan bagenitu. Zer erreko zuten zure lagunek?
JON
Nire lagunak aspaldi pasa ziren zure lagunei hainbeste diru ematen dieten bankuetako kajeroak erretzera.
JONE
Zurekin bat nator zaborren asuntuari heldu behar zitzaiola eta ausardia izan dutela gaiari heltzen, baina ez dute modu egokian egin, jendea hezi behar da lehenago.
JON
Klaro, horretarako betikoa heziketa kanpaina, dena dira heziketa kanpainak, gauzarik zentzuzkoenak egiteko ere heziketa kanpaina behar da, jendea ergela delako.
JONE
Beno, aizu, utzidazu bakean, beranduegi mitin bat agoantatzeko.
JON
Ez ba, jendea ez da ergela eta egindakoaren ardura hartzen badaki.
JONE
Eta ardurarik hartzen ez duenari zigorra orduan?
JON
Ba bai.
JONE
Hara, enroilatu progresista izatetik faxista izatera pasa zara 10 segundotan.
JON
Aizu Jone, eta faxista honek nora bota behar ditu kafe hondakinak?
JONE
Organikoetara.
JON
Ziur? Nik entzuna daukat iturritik behera boteaz desataskatu egiten duela.
JONE
Bai klaro eta papaya zukuak kantzerra (minbizia) sendatzen duela ere entzun dut nik, baina kafe hondakinak organikoen poltsara.
JONE
Jon, geratu lotara nahi baduzu.
JON
Faszista batekin oheratu nahi duzu gaur?
JONE
Gaur? Mutil batekin oheratzen zaren bakoitzean faxista txiki batekin oheratzen zara.
JON:
Bueno, falta zaizun gauza bakarra alkandora ireki eta bularrak erakustea da
JONE
Baina zer diozu?
JON
Bota didazun Femen diskurtso horrek zentzua izan dezan, gutxienez erakutsi titiak.
JONE
Anormal
JON
Bueno, baina nahi duzu faxista batekin oheratu edo ez?
JONE
Baietz ba
JON
Ba goazen lehen lehenbailehen, honez gero nire diktadore txikia zure lurraldeak inbaditzeko desiratzen dago eta.
