Dokuteka
Jon eta Jone II. Vietnam txikiak(73)
Bakoitzak bereak ditu: maniak, gurariak, ezinikusiak eta nazkak
ATAL 73 Vietnam txikiak
JONE
Jon... utzi azkazalak bakean mesedez.
JON
Ze maniatikoa zaren.
JONE
Ni maniatikoa? Zu zara eta gauero oinetako azkazalekin txik-txik-txik-txik zabiltzana
JON
Baina zuri zer axola dizu?
JONE
Hozkira ematen dit
JON
Nire azkazalak dira eta
JONE
Ia baina soinutxoa.
JON
Joder. Erlojuaren soinutxoa, azkazalak, eskerrak ez dudan zurrungarik egiten!
JONE
Beno, baina nahiko ozen arnasten duzu.
JON
Bueno eta zuk zurrunga egiten duzu tarteka, baina ni ez naiz kexatzen
JONE
Zurrunga nik?
JON
Bai, zuk.
JONE
Ez dut uste.
JON
Badakizu egiten duzula.
JONE
Beno utzi bakean azkazalak behingoz.
JONE
Joon azkazalaaaak!
JON
Joderr baina ezinezkoa da entzutea.
JONE
Baina ez zaizu eta azkazalik geratzen, utzi itzazu bakean.
JON
Bale baina troll baten moduan zurrunga hasten zarenean nik ere bronka botako dizut
JONE
Nik ez dudala zurrungarik egiten Jon!
JON
Jodeer Jone, itzali mesedez argia.
JONE
Ura edan behar dut.
JON
Eta ezin duzu ilunpean edan?
JONE
Baina hainbeste molestatzen al dizu ba?
JON
Fotofobikoa naiz
JONE
Fotofobikoa? Noiztik?
JON
Edozer gauza egiteko argia pizten duen batekin lo egiten dudanetik.
JONE
Eta gero ni naiz maniatikoa.
JON:
Etzazula konparatu... nirea gaixotasun diagnostikatua da.
JONE:
Gaixotasun bat? Eta non diagnostikatu dizute? Internetek? Edo Filipinetako kuranderoren batek.
JON:
Bueno edan behingoz, itzali argia eta segi zurrunga lasai
JONE:
Nik ez dudala zurrungarik egiten !!!
JONE
Jon, oinak.
JON
Ez nabil ezertan orain.
JONE
Ez ez, gerturatzeko oinak nire oinetara
JON
Buf... izoztuak dituzu eta!
JONE
Horregatik ba.
JON
Ez ez, paso, hoztu egingo dizkidazu, jarri galtzerdi batzuk.
JONE
Ez duzu serio esaten.
JON
Ez, ni ez naiz zure modukoa, benga, banoa estufarena egitea.
JONE
Uhmmm ze bero zauden.
JON
Ez dakizu zuk ondo
JONE
Jon oinak esan dut, ez eskuak.
JON
Bularrak ere nahiko hotz dituzula iruditu zait eta.
