Dokuteka
Jon eta Jone II. Ex (jj-74)
Jonek jakin nahi du zein maitasun-istorio izan dituen Jonek, tematu egingo da eta, azkenean, nahi ez duen erantzuna jasoko du.
AL 74 Ex
JONE
Jon, akordatzen pasadan astean nola esan zenidan bi pertsonekin maiteminduta egotea posible zela?
JON
Bai
JONE
Eta zu ere izan zarela inoiz?
JON
Bai
JONE
Nirekin ateratzen zinenean gertatu zitzaizun?
JON
Esan nizun baita ere ez nizula sekula esango.
JONE
Ez dut kontu ori burutik kentzen.
JON
Ez da hainbesterako Jone, aspaldiko kontuak dira.
JONE
Ia, baina esan zenidanetik, ez diot bueltarik ematen, erantzunak beldur ematen dit, baina nahiago dut jakin.
JON
Bai hori esaten duzu orain, baina gero, erantzuna jakiten duzunean, gehiago jango duzu burua
JONE
Orduan egia da… nirekin zen.
JON
Jone.
JONE
Eta norekin maitemindu zinen? Eta zergatik geratu zinen nirekin?
JON
Jone.
JONE
Zergatik ez zenidan ezer esan?
JON
Jone, horrelako gauzak ez dira inoiz esan behar.
JONE
Nola ez direla esan behar, Jon, Norekin maitemindu zinen?
JON
Ez zitzaidan zurekin ateratzen nintzenean gertatu Jone.
JONE
Isil arazteko esaten didazu hori.
JON
Nahi duzuna pentsatu, baina ez zitzaidan zurekin gertatu,
JONE
Orduan?
JON
Filipinetan
JONE
Orduan rolloak izateaz gain harreman serioak ere izan zenituen Filipinetan
JON
Bueno, neska-lagun bat izan nuen. Virgine, Montpelier-ko neska bat.
JONE
Zenbat egon zinen harekin?
JON
Joan etorriko harremana izan zen, ez geunden beti elkarrekin, eta gainera ez du garrantzirik.
JONE
Eta bestea?
JON
Urpekaritza eskolara etorri zen neska estatubatuar bat
JONE
Joder Jon, gigolo internazionala izan zara zu.
JON
Bueno ba iasta, badakizu, bakea orain
JONE
Eta azkenean zer egin zenuen?
JON
Zer egin nuen zerekin?
JONE
Zure bi nobiekin.
JON
Ez dut horretaz hitz egin nahi
JONE
Nik hitz egiten dizut ba Oskarrez.
JON
Baina nahi duzulako. Nik ez dizut sekula galdetu,
JONE
Ia baina.
JON
Gainera Oskarri buruz hitz egiten duzunean beti gaizki esaka ibiltzen zara…
JONE
Bueno normala da, nire ex-a da.
JON
Bueno ba nik nire ex-ez ez dut hitz egin nahi, eta are gutxiago gaizki.
JONE
Ba dirudienez oraindik zerbait sentitzen duzulako izango da, ze hain marmarti jartzea ez da normala.
JON
Aizu Jone, utziko al didazu telebista bakean ikusten?
JONE
Bueno ez zaitez horrela jarri.
JON
Ez dakit zenbat aldiz esan behar dizudan ez dudala horretaz hitz egin nahi,
JONE
Bueno barkatu, ez dut uste ere hainbesterako denik,
JON
Haietako batekin ongi amaitu izan banu ez nengoke hemen ezta?
JONE
Jon, esna zauz?
JON
Ez,
JONE
Eta nirekin zeundenean inoiz jarri al zenizkidan adarrak?
JON
Bai
