Dokuteka
Jon eta Jone II. Eguzkitako betaurrekoak (56)
Bikotea elkarrekin joango da erosketak egitera, Jonentzako eguzkitako betaurrekoak.
ATAL 56 Eguzkitako betaurrekoak
W-JONE Arratsalderako planik?
W-JON Zerbait erostera atera behar dut.
W-JONE Erosketak? Ni gabe? Nilosueñes. Zer erosi behar duzu?
W-JON: Geratzen garenean esango dizut... bestela goizetik hasiko zara matraka ematen.
W-JONE Pikito
JON
Aupa Jone
JONE
Benga...Zer da erosi behar duzun hori?
JON
Jajaja, ez duzu ordubete ere aguantatu!
JONE:
Esan...
JON
Ba eguzkitako betaurreko batzuk.
JONE
Bueno, hori txupau egingo dugu.
JON
Lantokira joango natzaizu bila?
ONE
Bale
JON:
Zuriñe ez da zelosa jarriko ezta?
JONE
Eta zerbait duzu pentsatua?
JON
Ez, erabiltzen nituenak Filipinetako merkadillo (merkadutxo) batean erositakoak ziren.
JONE
Eta nolakoak gustatzen zaizkizu?
JON
Ez dakit ba... probatu egin beharko ditut...
JONE
Bueno ba hasi hauekin, klasikoak dira eta ez dira sekula modaz pasatzen.
JON
Ea.. ia.. bueno... bai.. kupoiak saltzeko bai.. baina ez dakit.
JONE
Ez izan anormala Jon, oso ongi geratzen zaizkizu, igual handiegiak dira hauek, baina modelo ertaina.
JON
Aizu eta Oskarrek esan al dizu Txilera noiz doan?
JONE
Ez, baina ez zaio gehiegi geratzen, hilabete bat tope nik uste.
JON
Orduan hilabete hau pasa ondoren ez dugu ezkutuan ibili beharko.
JONE
Ezkutuan?
JON
Bai, zertarako uste duzu erosi behar ditudala betaurreko hauek? Zurekin inkognitoz ibiltzeko.
JONE
Ez esan txorakeriarik Jon.
JON
Txorakeria? Badakizu hala dela. Esan al diozu norbaitekin zabiltzala?
JONE:
Ez, beno igerilekuan galdetu zidan ea zu nor zinen.
JON
Eta?
JONE
Ba lagun bat zinela esan nion.
JON
Izenik gabeko lagun bat naiz orduan.
JONE
Ez, izena esan nion.
JON:
Baina nor nintzen ez.
JONE:
Ez.
JON:
Hori bada, betaurreko handiak behar ditudala zure alboan inkognitoz ibiltzeko
JON:
Hauek Jone?
JONE:
Benetan ari al zera?
JON:
Joder politak dira, modernoak, ikusi hemen barruan duten kolorea.
JONE:
Jon, horiek jonki edo poligonero betaurrekoak dira, modaz pasata daude.
JON
Baina motorrean ibiltzeko dira, primeran egokitzen zaizkit hemen, aurpegian.
JONE
Zein motorretan ibiltzeko?
JON
Bueno ia, badakizu zer esan nahi dudan.
JONE
Nahi duzuna egin, baina kutreak “a mas no poder” dira horiek.. Valentziar batek jantziko lituzkeenak.
JON
Eta hauek?
JONE
Buf, Jon horiek oso pasata daude.
JONE
Klasikoak dira eta. Polizia amerikanoenak.. kristal ispiludunak.
JONE
Bai eta gurutze belarritakoa jarri eta metxak egin eta ia George Michal bezala.
JON
Nahiko nuke nik bai metxak egiteko haren ile mataza.
JONE
jajajajjajajaja
JONE
Ongi geratzen zaizkizu Jon, benetan
JON
Kla! Azkenean zuk nahi zenituen itsu betaurrekoak direlako.
JONE:
Modan daudenak dira eta; klasiko modernoak.
JON
Bai klaro klasiko modernoak... Etb-ko Eguberri kontzertuak bezalakoak.
