Dokuteka
Jon eta Jone II. Afari mexikarra (55)
Bezperako parrandaren ondorioak pasa gabe, Jon eta Jone elkarrekin doaz jatetxe mexikar batera.
ATALA 55 Afari mexikarra
W-JONE Aupa Jon esnatzen zarenean idatzi edo deitudazu
W-JON Esna nago
W-JONE Goiz amaitu zenuten ba
W-JON Esna nago, ez naizelako oheratu.
W-JONE Bueno ba geroago hitz egingo dugu. Sartu ohean.
W-JON Afari mexikarrera gonbidatua nago oraindik?
W-JON Mariatxiekin bazatoz bai.
JON
Kaixo Jone, zer ordutan nahi duzu azaltzea?
JONE
Lo egin al duzu?
JON
Bueno sofan bota naiz eta tarteka lo hartu dut bai.
JONE
Eta zergatik ez zara oheratu?
JON
Ba egunez oheratzea ez zaidalako gustatzen. Baina lasai, deskantsatuta (atsedena hartuta) nago. Gainera ez nuen hainbeste edan atzo.
JONE
Bestondorik ez orduan?
JON
Bestondoa bai, baina ez olinpiko horietakoa.
JONE
Ba zortzietatik aurrera nahi duzunean etorri.
JONE
Baina zer da hori?
JON
Mariatxiekin etortzeko esan didazu.
JONE
Eta non daude besteak?
JON
Ba txinora joan naiz eta ez dut mariatxirik topatu, baina bai sonbrero mexikar hau
JONE
Baina hori Benidormeko kutre horietakoa da ta. Benga, pasa... bizilagunen batek ikusi baino lehen.
JONE
Eta orduan zer moduz atzo Anderrekin?
JON
Ongi, primeran pasa genuen.
JONE
Zerbait afalduko zenuten behintzat?
JON
Bai, bueno pikoteoa egin genuen han eta hemen, baina hizketan jardun ginen ia denbora guztian.
JONE
Goizaldera arte?
JON
Kontua da batekin eta bestearekin topo egin genuela eta Anderrek kriston jende piloa ezagutzen du.
JONE
Baina txintxo portatu zineten?
JON
Bueno, ia ia
JONE
Nola ia ia? Zer esan nahi du horrek?
JON
Ba..ia ia... badakizu.
JONE
Ez ez dakit
JON
Ba hori okerrago ere portatu gintezkeela
JONE
Aizu, ez naiz zure ama, niri gauzak argi esaterik baduzu.
JON
Bueno, ongi portatu ginen, baina badakizu, ordu batetik aurrera ia kontrola galtzen duzula.
JONE
Eta komun zuloren batean amaitu zenutela
JON
Baina oso gutxi, dopin apur bat Tourmaletan gora aguantatzeko
JONE
Bai,.. bale
JON
Baina besterik gabe.
JONE
Eta ongi pasa zenuten orduan?
JON
Ba egia esan bai, badakizu garai bateko pasadizoak gogoratzen eta halakoetan.
JONE:
Bai tipikua (betikoa).. mutilek nahiz eta soldaduska egin ez mili-istorioak kontatzen zabiltzate beti.
JONE
Edateko zer nahi duzu irekitzea? Ardoa? Garagardo mexikarra?
JON
Urik ez?
JONE
Bai, nik garagardoa edango dut orduan
JON
Joder Jone. Zein goxoa dagoen dena.
JONE
Gaur zerbait jan al duzu?
JON
Ez neukan apetito (gose) handiegirik...patata frijitu batzuk ireki ditut baina, badakizu
JONE
Ia, bai, badakit...drogadikto!
JON:
Zure sofa hau oso erosoa da.
JONE
Nahi baduzu gera zintezke lotara.
JON
Sofan?
JONE
Nahi duzun tokian.
JON
Geratzekotan ez da lo egiteko izangoñ.
JONE
Atzoko parrandaren ostean ez dakit maila emango duzun.
JON
Ekarri sonbrero mexikarra eta ikusiko duzu.
JONE
Bueno Tigre, amaitu dezagun telesailaren atal hau behintzat
JONE
Jon, amaitu da, esnatu zaitez!
JON
(lokartuta) Eh eh eh. Uste dut lo geratu naizela.
JONE
Uste duzula? Jajajaja benga tigre goazen ohera
JON
Bueno bale.. baina bihar goizean ikusiko duzu.
