Jon eta Jone II. Ohean (57)

Gaurkoan Jone eta Jon ohean harrapatuko ditugu, goxo-goxo.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATAL 57 Ohean  


JONE
     Segi Jon Segi, segi,...
JON
    Uhm uhm uhm nahi duzu argia itzaltzea?
JONE:
    Ez, utzi argia bakean eta segi.
JONE
    Jon... Jon
JON
    Zer?
JONE
    Ezer ez
JON
    Ahhh
JONE:
     Jon...
JON
    Zer?
JONE
    Ekarriko didazu baso bat ur?
JON
    Kla!
JONE
    Joder Jon, baina noiz arte jarraitu behar duzu kla tontakeria horrekin?
JON
    Frigoan duzun ur hotza edo txorrotakoa?
JONE
    Txorrotakoarekin nahikoa...
JONE:
     Zer da soinu hori?
JON
    Nik ez dut ezer entzuten.
JONE
    Bai.. entzun...
JON
    Zer? Baina kalean edo non entzuten duzu?
JONE
    Keba, baina zure erlojua da eta Jon!
JON
    Nire erlojua?
JONE
    Bai entzun...
JONE
    Ez duzu erlojua kentzen ohera sartzeko?
JON
    Eske kentzen badut ez dut jartzen eta jartzen badut ez dut kentzen.
JONE
    Zer?
JON
    Ba horixe, erlojua kentzen badut goizean ez naiz jartzeaz akordatzen eta hori ez gertatzeko ba ez dut kentzen.
JONE:
    Konturatu al zera ia zaharren gauzak egiten hasi zarela?
JONE
     Inporta zaizu gaur erlojua kentzea?
JON
    Ez nekien hain tikismikis zinenik gauza hauekin.
JONE
     Ni tikismikis?
JON
     Maniatika hutsa eta gero ni naiz zahartzen ari dena.
JONE
     Beno mesedez kendu, zeren paranoia sartu zait ia soinutxo puta horrekin
JON
    Bale bale, baina zure ardura izango da eh
JONE:
    Nahi duzuna baina kendu.
JON
     Kentzen badut hemen geratzeko aukera asko dago eta erlojuaren atzetik hortzetako zepiloa dator eta.
JONE:
    Jajajja benga kendu.
JONE
    Aizu Jon baina erlojua kendu al duzu?
JON
    Bai
JONE
    Orduan zergatik entzuten dut oraindik?
JON
    Emakume bionikoa zarelako eta super entzumena daukazulako?
JONE
    Joder Jon, baina mesillan utzi duzu eta!
JON
    Eta non nahi duzu uztea?
JONE
    Bufff sartu galtzetako poltsikoan edo zer dakit nik... azkenean ez dugu lorik egingo
JON
    Bueno ba nahi baduzu berriro.
JONE
    Quieto parau, berandu da eta bihar goiz esnatu behar dut.
JON
    Esna zaude Jone?
JONE
    Uhmm ez
JON
    Aizu lehen hortzetako zepiloarena brometan esan dut eh?
JONE
    Lasai, hala ulertu dut nik ere.
JON
     Orduan ez dut ekarriko?
JONE  
    Egin nahi duzuna Jon, baina utzidazu lo egiten
JON
    Jone eman eskua eta
JONE
    Zertarako nahi duzu eskua
JON
    Ekarri eskua
JONE
    Benga baleee..
JON  
    Eman eskua eta eutsi heldulekua! Jajajjaja
JONE
    Jajajja Idiota

Interesatzen zaizu



B2 C1
2015-03-30
16267788
1748