Dokuteka
Jon eta Jone II. Kaktusa (28)
Jone triste antzean dabil eta barruko kontuak ateratzen zaizkio.
Kaktusa
TELEFONOZ
JON:
Zer? Zer moduz zaude?
JONE:
Buf.... gaizki... ajeakin eta destenplatuta
JON:
¨Lasai Jon...sagardoak ez du mozkortzen¨
JONE:
Ez dakit konturatu zaren baina zurekin atera naizen azken bi alditan mozkortuta amaitu dut.
JON.
Niri gauzak esateko...mozkortzeko beharra sentitzen duzulako… nerabeak bezalaxe.
JONE:
Influentzia (eragin) txarra zara niretzat...
JON.
Geratu nahi duzu gero influentzi txar honekin kafe bat hartzeko?
JONE:
Badakit batzuetan zurekin apur bat bordea izaten naizela...
JON:
Berdin dio Jone...
JINE:
Ez, ez dio berdin... esan nahi nizun... zuk ez didazu ezer esaten baina konturatzen naiz batzuetan igual erabili beharko ez nukeen tonua erabiltzen dut zurekin.. eta ezerrengatik ez nizuke mindu nahi.
JON:
Ez nauzu mintzen Jone...
JONE:
Ez dakit... suposatzen (uste) dut, batetik konpondu gabeko zerbait dagoelako gure artean eta bestetik konfiantza osoa sentitzen dudanez bada ...
JON:
Eh,…ez didazu azalpenik eman behar
JONE:
Baina eman nahi dizkizut
JON:
Meryl Streep mementua tokatzen da orain ezta?
JONE:
Jon.. serio ari naiz eta
JON:
Badakizu egoera serioetan defentsa mekanismoa hori dudala... txantxa egiten hastea...
JONE:
Ba saiatu orain txantxarik ez egiten... bajoi handi samarra daukat...
JON:
Bajoia?.. bestondoa izango da.. besterik gabe...
JONE:
Ez dakit Jon, ez dakit.. azken urteotan gauza asko gertatu zait. Banatu nintzenetik... apurka-apurka normaltasun mementu batera iristen ari nintzen eta bat-batean...
JON:
Ni agertu naiz
JONE:
Bai...
RAF
JONE:
Zurekin gustura nago, baina bestetik zure kontra jartzen naiz gauzarik txikienagatik ere..
JON:
Ezagutzen zaitut Jone... beti izan zara kaktus baten modukoa...
JONE:
kaktusa? Ah eskerrikasko.. zuk bai dakizula neska bati gauza politak esaten...
JON:
Zuk badakizu halakoa zarela... gogorra eta arantzez betea kanpotik eta biguna barrutik...
JONE:
Nire beldurra da azken urteotan ez ote naizen barrutik ere gogortzen ari...
JON:
Keba.. izatezkeotan ere, batzuetan kaktusei gertatzen zaiena.. arantzak kanpora atera beharrean... barrura hazten zaizkiela.
JONE:
Eta gero neri esaten didazu Meryl Steep...
JON:
Ba al zenekien desertuan txoriek, hontz klase batek batez ere, kaktusetan babestu eta bertan egiten dutela habia...
JONE:
Bai klaro.. beste ezer ez baina hori betidanik jakin dut...
JON:
Askotan okilek, ...
JONE:
Okinek?
JON:
O-ki-lek...txori-karpinteroek, kaktusetan egiten dituzten zulo eta kabiak okupatzen dituzte desertuko hontzek...
JONE:
Guzti hau zer... elkarrekin bizi ginenean arratsaldero ikusten zenituen dokumentaletan ikasi zenuen?
JON:
Suposatzen (uste) dut baietz...
JONE:
Nik uste nuen beti enporratuta zeundela sofan... telebistari kasurik egin gabe
JON:
Hori ere bai.
JONE:
Alde egin beharra dut..gaur niri tokatzen zait kafeak ordaintzea...
W-JON: Kaktus, hor al zaude?
W-JONE: Zer nahi duzu?
W-JON: Desertuan galdu den hontz bat naiz...
W-JONE: Ba kaktusak bere kaktus txikia bainatu behar du eta ez du astirik txateatzen ibiltzeko...
W- JON: bale.. argi dago amaitu dela Meryl Streep mementua...
