Dokuteka
Jon eta Jone II. Sagardotegia (27)
Sagardotegira joateko aukera izan dute Jon eta Jonek. Ezetz asmatu zein den zaleago?
Sagardotegia
JONE:
Aizu Jon, zuri sagardotegietara joatea gustatuko zaizu ezta?
JON:
Ba ez espezialmente (bereziki).. ta gainera gogoratzen dudanagatik.. zu zinen sagardotegi zalea..
JONE:
Aspaldi ez naiz joan...
JON:
Ba garai batean, joe, ez zenuen besterik egiten akordatzen? Klasekideekin.. familiarekin...
JONE:
Bueno bizkaitarrentzat apur bat exotikoa bada...
JON:
Nik beti rekuerdo txarra daukat. Txikitan nahiko joaten ginen guraso eta aitonamonekin eta hotzarekin lotzen dut nik...
JONE:
Ba ez dakit zer egingo dudan…
JON:
zer gertatzen da ba?
JONE:
Ba bulegoan, gabonetan lagun inbisiblearen tontakeri hori egiteko ohitura dute... eta graziosoren batek sagardotegi batean afari bat opari egin zidan
JON:
Joder, a zen nibela (maila) duzuen bulegoan ez? Afari bat…
JONE:
Aitortu behar dut aurten asmatu dutela ni bazilatzen
JON:
Bazilatzen?
JONE:
Afaria, pertsona batentzat? .. mezu bikoitzeko oparia da Jon
JON:
Edo igual... mutil jator eta musugorri bat ezaguzteko aukera eskaini nahi zizuten... terrenoa (lursail) duena.. eta akaso tratore bat...
JONE:
Ba nahi baduzu zuretzat afaria...
JON:
Aizu Jone.. Zergatik ez zara gauzak natural egiteko kapaz?
JONE:
Zer egin dut ba orain?
JON:
Joder... ba kasu honetan normalena ¨Jon joango gara gaur sagardotegira afaltzera? ¨ esatea litzateke...eta kito..
JONE:
Baina zuri sagardotegiak ez zaizkizula gustatzen esan didazu..
JON:
Baina zergatik ematen dizkiozu hainbeste buelta guztiari?
JONE:
Jon... joango gara gaur sagardotegira afaltzera?
JONE:
Goazen Jon...
JON:
Zenbatgarrena da?
JONE:
Zenbatgarrena zer?
JON:
Eskerrak ez zaren sagardotegietara maiz joaten... martxorako guztiak hustuko zenituzke zuk...
JONE:
Esagerau...
JON:
Ni ez noa.. hotza egiten du kupela tartean.... hemen geratuko naiz txuletaren zain...
JON:
Sagardotegi hauek bai egiten dutela negozio biribila.... jendez gainezka, familia osoa lanean jarri eta kalefakzioa nola pizten den ere ez dute ikasi...
JONE:
Sagardotegira giroagatik etortzen da jendea Jon ... zerbait ezberdina egiteagatik... ta gainera sasoian bakarrik irekitzen dituzte...
JON:
Bueno, hori aspaldi izango zen ez... gaur egun sagardotegiak zentro komertzialetan ere badira ta... zeri barre egiten diozu?
JONE:
jajajjaja ezerri...
JON:
Txispatuta zaude..
JONE:
Eske bat-batean ni zinela iruditu zait
JON:
Zu nintzela?
JONE:
Bai.. kexuka eta marmarrean
JON:
Jajajaja Orduan konturatzen zara?
JONE:
Ba klaro.. zer uste duzu ez dakidala nolakoa naizen edo zer?
JON:
Eta .. zer?
JONE:
Gustatzen zait.
JON:
Gustatzen zaizula nolakoa zaren?
JONE:
Ba sinzteroa izan behar badut bai... gustatzen zait... hainbeste sinpatiko dagoen munduan marmartiak beharrezkoak gara...
JON:
Ekarri hona basoa... amaitu da sagardoa zuretzat...
JONE:
Ikusten... hori nik egingo nuke... tope responsablea...
JON:
Tripi bat jan duzu tortillan edo zer?
JONE
Hori zuk egingo zenukeena da ezta?
JON:
Buenoooo...
JONE:
Eta zu ez zaite orain txulito jarri...zu ere ez zarelako sinpatikoegia... baina kupela artera eraman nahi nauzunez, saiatu egiten zara.
JON:
Zu kupela artera eraman? Hori da zuk nahiko zenukeena.. baina segi amesten... hemen dator txuleta... eta haragi artean aukeratu beharko banu... ez daukat zalantzarik.
