Dokuteka
Jon eta Jone II. Bisita (23)
Jonek aspaldi ezagututako eskandinaviar baten bisita izango du.
Horren berri emango dio Joneri eta susmoak piztuko ditu honengan.
Bisita
JONE:
Gaur Niko bere lehengusuen etxera joan da... zinera joan gintezke..
JON:
Bale... hala ere ezin dizut oraindik esan.. igual atzerritik lagun bat datorkit eta bisitan…
JONE:
Eta noiz jakingo duzu?
JON:
Ez dakit ba oraindik. Michel-en etxean egon da... badakizu, nire bazkidea izan zena Filipinetako buzeo-zentroan, eta bueno, orain Miarrritzen omen dago eta bisita egitera etorriko dela esan dit.
JONE:
Bale, zerbait dakizunean esango didazu. Eta gaur eguerdian joango naiz igerilekura. Asike (beraz) ez gara arratsaldean ikusiko.
JON:
Ah, ba badaezpada ere ni ere eguerdian joango naiz. Igual laguna arratsaldean azalduko zait eta. Bertan elkartuko gara orduan.
JONE:
Eta azkenean badator lagun hori?
JON:
Hala dirudi, etorriko dela, bai. Baina ez daki zein ordutarako azalduko den...
JONE:
Bale. Hala ere, planak egiteko modu hori, ordutegirik gabe, zehaztapenik gabe. Zure modukoa da tipoa e!
JON:
Tipa (Neska) bat da,...
JONE:
A!
JON:
Neska norvegiar bat.
JONE
A bai? Norvegiarra?
JON:
Bai, gure bezeroa zen buzeo-zentroan (urpekaritza-zentroan), ia urtero etortzen zen bertan egonaldia egitera.
JONE:
Ongi zaintzen zenuten(aren) seinale orduan.
JON:
Zer?
JONE:
Urtero itzultzen bazen, ongi zaintzen zenuten(aren) seinale. Uretara noa.
JON:
Hartuko al dugu zerbait bainu ostean?
JONE:
Bueno, igoal ordurako hots egin zaituzte eta korrika atera behar duzu lagunaren bila.
JON:
Horrekin zer esan nahi duzu, baietz edo ezetz?
JONE:
Baietz.
JON:
Hotela hartu behar zuela esan zidan, baina hiri honetan hotelek dituzten prezioekin! Nire etxean geratzeko esan diot.
JONE:
Norvegiar batentzat ez dira hain garestiak...
JON:
Ia, baina hala ere...
JONE:
Eta zer egiten du zure lagun horrek?
JON:
Ba egia esan ez dakit oso ondo. Teknologia enpresa batean egiten du lan, baina ikasten ere badabil.. eskandinaviar hauek, badakizu, bizitza era desberdinean antolatzen dute...
JONE:
Ezberdin? Antolatzen dutenean... Ze zure laguna ez da bisitatzeko ordutegia antolatzeko kapaza izan.
JON:
Nahi baduzu esango diot gaur gurekin ateratzeko?
JONE:
Zinera? Hiruok. A ze plan ona..
JON:
Orduan bai?
JONE:
Ez Jon, txantxetan ari nintzen.... berdin dio...
JON:
Aupa Jone
JONE:
Kaixo Jon. Iritsi da zure laguna?
JON:
Ez oraindik ez.
JONE:
Orduan zer, joango gara zinera edo ez?
JON:
Utzidazu dei bat egiten eta esango dizut
JONE:
Bale
JON:
Aupa Jone. Mezu bat jaso dut oraintxe esanaz lagunak Hendaian topoa hartu berri duela.
JONE:
Bale. Bada ezer ez. Bihar orduan harekin pasako duzu eguna ezta?
JON:
Egun osoa ez... bihar bertan Miarritzera itzuli behar duela esan dit
JONE:
Orduan gaua pasatzera etorri da soilik.
JON:
Zer esan duzu? Ez dut ongi entzuten.
JONE:
Ezer ez ezer ez.. ongi pasa zure lagun bikingoarekin...
