Dokuteka
Jon eta Jone II. Zaindu maite duzun hori (22)
Ruperren kantuaren izenburua aitzakia hartuta, kanpaina berri bat abiatu nahi dute ingurumen sailean.
Ideia berriak bururatuko zaizkie elkarrizketak aurrera egin ahala.
Zaindu maite duzun hori
JON:
Zer maja Zuriñe.. nitaz akordatzen zen...
JONE:
Zuriñe oso sinpatikoa da bai.. batez ere mutilekin
JON:
Gehiagotan etorri beharko dut
JONE:
Bueno Jon, kontua da naturaren ezagutza kanpaina bat jarri behar dugula martxan ikastola eta eskoletan...
JON:
bai... bale...
JONE:
Eta honezkero bideratuta dago leloa. Hauxe..
JON:
Zaindu maite duzun hori.... bale... Ruperri kopiatu diozue...
JONE:
Guk ez dugu kopiatu, hau ingurugiro (ingurumen) saileko goiko aldetik dator...
JON:
Ba argi dago zuen jefeetako bat behintzat Ruper zalea dela...
JONE:
Kontua da leloarekin batera pasa diguten irudia niri behintzat oso eskasa iruditzen zaidala...
JON:
Zein hau? Ez..ez zaizu iruditzen.. oso eskasa da.. bankuetako egutegietan ateratzen dituzten argazki ñoño (txepel) horietako bat dirudi...
JONE:
Beharrezkoa da ordea ikastoletan halako kanpainak egitea...
JON:
Ia, baina horrek aspaldi behar zuen... gure belaunaldikoek ere arropa edo kotxe (auto) markak errazago bereizten ditugu, txoriak edo arbola-klaseak (motak) baino...
JONE:
Egia da bai. Eta pentsa, euskaldunak mendira eta naturara joateko joera handia badugu...
JON:
Bai, baina mendirako jantziak gehiago ezagutzen ditugu mendia bera baino..., mendiko arropa markek ez dute inon saltzen hemen bezain beste …
JONE:
Jon oroitzen lehen hitz egin dugunaz?
JON:
Zertaz?
JONE:
Marken asuntuaz (kontuaz)... eta iruditzen zait hor badagoela zerbait... zerbait egin genezakeela ideia horrekin...
JON:
Hum, hum… ondo ba.
JONE:
Bururatzen ari zait akaso eskoletan abiatu dezakegula programa moduko bat ideia horrekin... markak eta logoak eta natura kontuak.. jolas baten moduan
JON:
Ba bale...
JONE:
Komentatu nahi nizun eta baimena eskatu...
JON:
Baimena?
JONE:
Bai.. zuk bota duzu ideia..
JON:
Nik ideia bota? Aizu esan dudan edozer gauzek zerbaitetarako balio izan badu... nahi duzun bezala erabili.
JONE:
Ia baina minimoa baimena eskatzea da...
JON:
Bale bale.. eskertzekoa da... eta espero dut Ruperri ere baimena eskatuko diozuela… edo behintzat haren musika erabili kanpainarako...
JON:
Nik fitxaren alde batean, adibidez jantzi, auto, kirol eta marken logo ezberdinak jarriko nituzke eta beste aldean hosto klase ezberdinak. Ea batetik zenbat izendatzen dakiten eta zenbat bestetik..
JONE:
Hiri eta herrietan ziurrenik emaitza ezberdina izango dugu.
JON.
Nik uste markak denek ezagutuko dituztela... eta akaso herri oso txikietako haurrek bereiziko dituztela hosto batzuk...
JONE:
Gero gauza bera egin genezake, adibidez, txori motekin eta arrain ezberdinekin...
JON:
Eta Ruperren kantuaren letrari ondo doakio guzti hau?... Zaindu maite duzun hori...,
JONE:
Nik uste baietz...
JON:
Bai, egia da.. ezagutzen duzuna maitatzea errazagoa da...
JONE:
Zer?
JON:
Ezagutzen duzuna maitatzea errazagoa dela..
JONE:
Bai, hori ere erabili genezakeen..
JON.
Egia handia da bai... eta pertsonekin ere gertatzen da...
JONE:
Zertaz ari zara orain?
JON:
Ezer ez, burutazioak besterik ez...
