detalle dokuteka-generico-fitxa

Emakume belaunaldi berri bat tabuak apurtzen hasi da Txinan

Alabaren ordez semea izatera behartzea, emakume izate hutsagatik lanpostu bat ukatzeko eskubidea izatea, edota indarkeria matxista etxe barruko kontutzat hartzea.

Horiek guztiak ohiko praktikak dira oraindik Txinan.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Hodei Arrausi berriemailea.- Nekazal-giroan bizi nintzen umetan, hantxe eguneroko kontua genuen: senarrek emaztea jipoitzen zuten. Baztuetan, kalean bertan, denon aurrean. Gauza normala zela uste genuen.
Wei Tingting Txinako emakume-belaunaldi berri baten erakusgarri da. Genero-indarkeriaren milioika kasuri ahotsa eta aurpegia jartzera erabakita dauden emakumeak. Zerbait aldatuz dihoala sinetsita nago.
Odoleztatutako emaztegaiz jantzita, indarkeria matxistaren kasuak eramateko ardura duten epaitegien aurrean manifestatuz edo Interneten emakume biluzien argazkiak eskegiz.
Geroz eta oihartzun zabalagoa duten ekintzak dira. Txinan ohitura matxistak eta heterozentristak, gizon eta emakumezkoen arteko desorekak izkutatu egiten dituela ozen esateko.
Wei Tingting .- Zeinek du emakumeon gorputzaren gaineko kontrola? Gizon biluzi baten aurrean inork ez du ezer esaten, baina emakume baten aurrean, gaizki dagoela, arraroa dela esaten dute.
Hodei Arrausi berriemailea.- Datu ofizialen arabera, Txinako etxeen heren batean genero-indarkeria kasuak ematen dira eta lau emakumetik batek inoiz biolentzia matxistaren erasoa jasan du. Hala ere, Txinan ez da oraindik genero-indarkeria arautzen duen legerik.
Genero-indarkeria legea onartzeko prozesua hasita dago Txinako Parlamentuan, baina abokatuek uste dute beste bizpahiru urte beharko direla legeak aurrera egin aurretik.
Lu Xiaoquan.- Lege solte bat hemen, beste bat han… indarkeria honi aurre egiteko lege bateraturik ez dago une honetan.
Hodei Arrausi berriemailea.- Hori bai, abokatuak, aktibistak eta gobernuz kanpoko erakundeak bat datoz esaten emakumezkoen rol eta eskubideei dagokienez, diskurtso berria zabalduz dihoala Txinan.

 

detalle2

Docuthèque

B2
26-03-2013

x61pRelaContWAR

16288900
01:40

x61pViewCountWAR

6301

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR