detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Txinerara hurbiltzen: Txina, hizkuntza eta kultura

Izenburuak adierazten duen bezala, liburu honek hainbat osagai ditu, 10 kapituluetan berberak: karaktere berriak (ideogramak), fonetika, gramatika, idazkera, kultura txinatarri buruzko printzak eta azken atala, metodo progresiboa izenekoa.

Azken atal honetan esaten da: “orain arte ikasitako karaktereekin honako esamolde hauek egin ditzakegu. Erabili fitxak praktikatzeko”. Izan ere, liburuak kartoizko orri bat du guraizez moztu daitezkeen ideogramekin. Hiztegi elebidun labur bat ere badu. Eta 45. orrialdean, adibidez, gure alfabetoaren txinatar ordaina ageri da ordenagailu bateko teklatu batean marraztua. Beraz, liburu honek badu nondik heldu, kultura nahi duenak kultura du, gramatika nahi duenak gramatika, eta abar.

 

 

Egileak: Marta Porroy / Unai Mtz. Lizardui / Ho Yin Yiu
Argitaletxea: Gaiak
Argitalpen-urtea: 2014

 

 

 

Hona pasarte bat:
Atzerrian gehien ikasten dena mandarin txinera da. [] Putonghua deitzen diote, hau da, hizkuntza komuna edo estandarra. [] Zortzi dira txineraren dialekto nagusiak: mandarinera, wú, min, kantonera, jin, xiang, hakka eta gàn. Talde horietako asko elkarrekiko ulergaitzak dira, eta horregatik, zenbait hizkuntzalariren iritziz, dialektoak baino gehiago hizkuntzak dira (bakoitzak bere aldaera propioekin), eta txinera hizkuntzen familia bat da eta ez hizkuntza bakar bat.

(43-44. orrialdeak)

•Pasarte honetan txinerak dituen hainbat ezaugarri aipatzen dira. Zuk euskara eta euskalkiei buruz zein datu azpimarratuko zenituzke? Hiruzpalau ezaugarrirekin egingo zenuke zerrendatxo bat?

 

Pages: 127

detalle2

Docuthèque

B2
19-02-2015

x61pRelaContWAR

16165557

x61pViewCountWAR

3697

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR