Docutec
Euskal Herriko txinatar familietako bati elkarrizketa
Nola sentitu ziren Euskal Herrira iritsi ziren lehen egunean edota Txinatik faltan botatzen dituzten gauzei buruz galdetu die Nagore Aranburuk familia txinatarreko kideei.
eitb 1eko Nago telebista-saioko bideoa.
Nagore Aranburu.- Zergatik erabaki zenuten Txinatik irtetea?
Semea.- Ba, esaten du etorri zela oporretan eta gero nire aita hemen lanean zegoenez eta hemen ezagutu ziren.
N.A.- Aizu, nola gogoratzen du zure amak Arrasatera iritsi eta lehenengo eguna?
S.- Lehenengo eguna?
N.A.- Pentsatzen dut lehenengo txinatarrak izango zirela, ez? zure gurasoak.
S.- Bai, hori da, izango ziren, izan ziren lehenengoak hona etortzen.
N.A.- Eta Arrasateko jendeak ze erreakzio?
S.- Harrituta geratu ziren hemengoak, ze etorri ziren lokala obran geneukanean etorri zen jendea ikustera. Como si fuéramos de una banda…
N.A.- Galdezka, bada ez bada ere…
S.- Hori da, inoiz ez zuten txinatar bat ikusi eta lehenengo aldiz zen eta egon ziren batzuk opariak eta horrela ekartzen.
N.A.- Jende asko, txinatar asko zahartzaroan edo jubilatzen direnean entzuna dut Txinara bueltatzen direla, Txinara bueltatzeko gogoa izaten dutela. Zure gurasoek bueltatzeko gogoa dute, bertan gelditzeko asmoa…?
S.- Esaten du nahiago dutela hemen egotea eta Txinara oporretan joatea eta horrela, ze hemen jada gaude gu nire anaia eta nire arreba eta guztia eta lagunak ere bai, daude hemen.
N.A.- Jada bertarakotuta daude, zuek hemen jaioak zarete, hori bakarrik esan du zure amak gehiago hitz egiten du…
S.- Esaten du, baina…
N.A.- Zer da Txinatik gehien faltan botatzen duena?
S.- Ba, gehien botatzen duena da familia eta… bere aita, gero arreba.
N.A.- Eta Txinan azkenekoz noiz egon zarete?
S.- En agosto.
N.A.- Oporretan?
S.- Hori da, egon zen hilabete bat edo horrela familiarekin ikusten… bueno, familia ikustera.
N.A.- Etxekoekin-eta erlazio oso estua izaten duzue…
S.- Bai, oso estua. Txinako ohitura da familiarekin oso ondo ematea.
S.- Nire aitonak 70 urte egin zituenean joan ginen familia osoa.
N.A.- Guztiok joan zineten…
S.- Ikusi, hor daukagu familia. Esaten du nire aitonak 70 urte egiten dituenean joango garela familia osoa. Hamar urtero.
N.A.- Hamar urtero joaten da familia guztia aitonari bisita egitera.
S.- Aitona-amonak ikustera eta bere, ez dakit, hor afari bat egiten dugu eta familia guztia elkartzen gara .
N.A.- Azkeneko galdera egingo diogu?
S.- Bai.
N.A.- Neska euskaldun batekin hasiko bazina nola hartuko luke zure amak? Onartuko luke?
S.- Aber, ez dakit, galdetuko dut. Esaten du nahiago duela txinatar bat, baina neska hori ona bada eta, ez dakit, niri ondo… gustatzen bazait, ba…
N.A.- Ez litzaiokeela inportako, ez?
S.- Hori da.
N.A.- Bada, beste toki guztietan bezala. Neska euskalduna edo txinatarra ez, neska jatorra bilatu behar duzu, Xan.
S.- Nire anaiak dauka ere bai neska bat dela hemengoa eta jada presentatu du eta dena.
N.A.- Ikusten? Primeran
S.- Bai, hori da. Guk daukagun kultura da txinatar batekin ezkontzea eta horrela, nahiago dugu txinatar batekin ezkondu.
