detalle dokuteka-generico-fitxa

Lotan zeudela, lapurrak etxean sartu

Errenteriako (Gipuzkoa) emakume batek kontatu die Euskadi Irratiko Faktoria saiokoei nola lotan zeudela lapurrak etxean sartu zitzaizkien.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA: Errenteriako emakume batek kontatu digu berari gertatu zaiona.

EMAKUMEA: Goiz batean esnatu eta kanpoko atea zabalik ikusi genuen. Hasieran ez ginen konturatu gauza bakoitza bere lekuan zegoelako, baina gero pixka bat begiratzen hasi eta konturatu ginen gauzak falta zitzaizkigula, etxean norbait ibili zela eta lapurtu egin zigula.

ESATARIA: Zer falta zenuten?

EMAKUMEA: Ba, portatila, mobilak, mutilaren poltsa eta kotxeko giltzak. Lehenengo momentuan kotxeko giltza falta zela ikusi eta kotxea lapurtu ote ziguten, baina, bueno, kotxea zaharra zen eta igual ez zitzaien interesatu eta ez zuten eraman; ze horixe egiten omen dute maiz: kotxeko giltza hartu eta gero inguruan, ba, kotxe hori bilatu ea baten bat zabaltzen den, eta aurkitzen badute eraman.

ESATARIA: Hau noiz izan da?

EMAKUMEA: Hau izan zen azaroan, azaroaren bukaera aldera.

ESATARIA: Duela hilabete. Eta zuek lo?

EMAKUMEA: Gu lo, eta ez genuen ezertxo ere entzun, ezertxo ere ez. Dena zegoen, gainera, bere lekuan, ez zuten ezer bota. Sartu ziren salara zuzenean, eta salatik harrapatu zutena eta soinurik egin gabe eraman ahal izan zutena, errazena eraman ahal izan zutena, horixe eraman zuten. Telebista, eta holako gauzak… ez ziren hasi; azkenean, hori desentxufatu egin behar da eta soinua egiten da horrekin. Orduan, errazen zegoena eraman zuten; pentsatzen dugu etxean ez zirela bi minutu baino gehiago egon. Sartu, harrapatu zutena-edo nahikoa izango zuten-edo eta horrekin joan egin ziren.

ESATARIA: Nolako tokian bizi zarete? Alegia, bizilagun asko dauzkazue?

EMAKUMEA: Ba, sei bizilagun gara. Bueno, seiko etxea da; aldamenean ez da inor bizi oraintxe, eta bost bizilagun gara. Gure blokean guri bakarrik lapurtu digute.

ESATARIA: Eta etxea zer dago: bakartua, erdigunean edo…?

EMAKUMEA: Ez, ez. Nahiko erdigunean dago, bai. Eta azkenean lapurreta dezente. Ibiltzen omen dira etxez etxe, zein irekiko duten azkarren; irekitzen dutena han sartu eta harrapatzen dutena eraman egiten dute.

ESATARIA: Eta pentsatzen dut pentsamendua izango zela hori gertatu eta gero,”eskerrak ez nintzen gauerdian jaiki!”.

EMAKUMEA: Bai, jaiki nintzen gauerdian. Baina ez nituen han harrapatu eta gaitzerdi. Gero beldurra geratzen zaizu, ez, zer pasatuko ote zen topatu izan banitu jaikitzerakoan.

ESATARIA: Nolako atea daukazue?

EMAKUMEA: Ba, ate normala da. Egia da ez genizkiola bi buelta eman sarrailari, eta orduan erraz ireki zuten. Baina, ez genuen ohiturarik eta ez duzu pentsatuko zuri sartuko zaizkizunik etxera, eta gero begiratu; azkenenean zuri sartu. Orain, bai, orain ixten dugu. Ja, ja, ja… behin lapurtuta.

ESATARIA: Eta orain zer?, beldurtuta?

EMAKUMEA: Hombre! Pasatzen zaizu. Hasierako momentuetan, bai. Egia da, esan dizudana, orain, azkenean, neurri gehiago hartzen dituzu, eta sarraila aldatu dugu eta barrutik erraz ixten den bat jarri dugu; orduan, etxean sartzen garen bakoitzean atea itxi egiten dugu. Ez dugu sekula ohitura hori eduki, baina orain bai. Beldurrez, beldurrez ez gaude, baina beste neurri batzuk eta hartzen dituzu, segurtasun gehiago edo.

ESATARIA: Zuk imajina al dezakezu zeure burua lapurretan?

EMAKUMEA: Ez, ez. Egia esan, ez.

ESATARIA: Lanik gabe, sosik gabe…

EMAKUMEA: Ez, ez dut imajinatzen neure burua lapurretan. Ez dakit, horra iristeko pentsatzen dut egoerak oso larria behar duela. Baina iruditzen zait, baita ere, neurri batean, lapurreta asko izan daitezke jendeak behar duelako, baina beste asko mafia-kontuak izaten dira, ez da izaten hainbeste behar duen jendea, lapurretara dedikatzen jendea baino.

ESATARIA: Zuen kasuan, lana egiteko moduagatik profesionalak ematen dute.

EMAKUMEA: Bai, ze inguruko herrietan, gau horietan gertatu ziren, herri guztietan gertatu ziren.

ESATARIA: A, bai, non?

EMAKUMEA: Ba, Oihartzunen gertatu ziren, aurreko astean Hernanin, Lasarten ere gertatu ziren. Orduan, ematen du talde bera izan ote daitekeen edo.

ESATARIA: Eta salaketa jartzera joan zinetenean, zer esan zizuten?

EMAKUMEA: Ba, asko gertatzen direla. Baina ez dute espero gauza horiek berriro aurkitzea, auskalo non dauden eta gauza handirik ez dizute esaten.

ESATARIA: Dirutan? Portatila eta bi mobil, diru asko.

EMAKUMEA: Diru dezente. Eta gero horixe da beste kontu bat, zure aseguruarekin borroka egin behar. Eta azkenean…. bizitza guztia pagatzen duzu aseguru bat, baina gero garaia iristen denean zerbait ere pasatzen zaizunean, orduan saiatzen dira ez ordaintzen. Orduan, gero haiekin borroka egin behar.

ESATARIA: Eta nola zaudete: borroka irabazita, galduta ala oraindik jokatzen?

EMAKUMEA: Oraindik borrokan, oraindik borrokan.
 

detalle2

Docuthèque

B1
16-01-2013

x61pRelaContWAR

16286299
00:04:36

x61pViewCountWAR

5984

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR